es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

XLV. edizioa

2018ko uztailaren 17tik 20ra

ERDI AROKO MENDEBALDEKO JUDUEN AURPEGIAK

Erdi Aroko Mendebaldeko juduen komunitateen azterlanek, zalantzarik gabe, alderdi ezberdinak barne hartzen dituen ekoizpen historiografiko anitza ekarri dute. Hebraismotik edo mediebalismotik, edo bien arteko konbinaziotik ikusita, gaiak beti pisu handia du, eta Erdi Aroko hirien, ekonomiaren eta gizarteen historiarekin konbinatzen da. 

Lizarrako Erdi Aroko Ikerlanen Nazioarteko Asteak lehenengo aldiz jorratzen du orain Europa osoaren bizitza sozial, kultural, ekonomiko eta politikoarekin zuzenean lotuta dagoen gai hau. Gaiak eta haiek jorratzeko modua planteatzerakoan ohikoa duen ibilbideari jarraituz, ongi definituta dauden eredu adierazgarrien bidez, Europako komunitate juduen ikuspegiaren oinarrizko ezaugarriak landu eta eztabaidatzeko programa bat antolatu du. Baina Erdi Aroko kultura juduaren historiarekin lotura estua duen ikuspegi batetik egin nahi du, garaiko bizimoduetan izan zuen presentzia, mendebaldeko mundu mediebaletan izan zuen eragin fisiko eta mentala, ekoiztu diren era guztietako irudiak -eta modu batera edo bestera- ondare kultural kolektiboan geratu diren. Izenburuan helburu jakin bat islatu da: komunitate konplexu horren profil anitzak, argiak eta itzalak -aurpegiak azken finean- eta mendebaldeko gizartearen gainerako kideekin zuen bizikidetza ikusgarri egiteko gai izatea. 

Horretarako orainaldiari begiratuz hastea aukeratu da; ondoren sefardien erbestealdia Espainian XVI. mendetik gaur egun arte sortuz joan den irudia, edo istorioa, eraikitzeko. Historia eta memoriaren jarduera bat da beraz, eta aurrean dugun kasu honetan oso garrantzitsua eta bereziki aberatsa da.

Hori abiapuntu hartuta, Goi Erdi Aroan -Espainiako erreinuentzat bisigodoen eta andalustarren garaiak- hasten diren azterlanak kontuan hartu dira eta horretarako hainbat orientazio zientifiko bilatu dira. Interesgunea bestelako ikerketa iturri eta galdetegiekin zerikusia duten alderdiak dira: juduen komunitateen memoriaren topografiarekin, ikonografiarekin eta barrutik zein kanpotik egindako errepresentazioarekin lotuta daudenak; edo literaturan eta adierazpen kulturaletan izan duten islarekin lotutakoak. Horiek guztiak Europako Mendebaldean eman den elkarbizitzaren, tolerantziaren, bizirautearen eta jazarpenaren adierazpenak dira; oso anitzak izan dira eta mediebalistek ekarpen handiak egin ditzakete gai honi dagokionez. Hortaz, juduen komunitateek integratzeko -edo ez- izan duten moduarekin eta haien adierazpen material eta kulturalekin zerikusi handiagoa duten ikuspegiak hobetsi dira.

Helburu horiek lortzeko esparru espazial ezberdinak aukeratu dira, eta argi dago ezin direla sakonak izan: mundu zentroeuropar-kontinentala, zalantzarik gabe, eta eremu mediterraneo zabala. Lizarran ospatzen den Astea denez gero eta Espainiako Juderien sarearen buruzagitza urteari amaiera ematen dionez gero, Nafarroak garrantzi berezia du jardunaldietan, eta berariazko bi hitzaldi ditu. 

Halaber, orain dela gutxi, Asteak espazio txiki bat gordetzen du doktoregaiek haien lanak agertu, eztabaidatu eta aberasteko esparru bat izan dezaten.

XLV. edizioa