Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Vianako Printzea Kulturaren Saria

Vianako Printzea Kulturaren Sariaren helburua da aintzat hartzea kulturaren edozein arlotan pertsona edo erakunde nabarmenek egindako lana, dela sorkuntzan, ikaskuntzan edo ikerkuntzan, dela kultura hedatu eta sustatzeko lanetan.

 Proposamenak Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igorriko dira (Navarrería kalea 39, 1.a; 31001 Iruña, Espainia), posta ziurtatuaren bidez, gutun-azalean 2020ko Vianako Printzea Kulturaren Sarirako dela adierazita. Mezularitza zerbitzuaren bidez igorriz gero, e-mail bat bidali beharko da premioprincipedeviana@navarra.es helbidera, eta igorpenaren berri eman beharko da, proposamenak aurkezteko epearen barnean.

Proposamenak, orobat, e-mail bidez ere aurkezten ahalko dira, premioprincipedeviana@navarra.es helbidean.

Hautagaitzak aurkezteko epea oinarri hauek argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2020ko ekainaren 18n bukatuko.

Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluko kideek eta edozein herrialdetako erakunde publikoek (gobernuak, ministerioak, udalak, unibertsitateak, akademiak, ikerketa zentroak, enbaxadak, kontsulatuak eta abar) aurkezten ahal dituzte hautagaiak, baita legez eratuta dauden edozein herrialdetako hezkuntza, kultur eta gizarte entitateek zein GKE-ek ere; orobat, erakundeak gonbidatutako pertsonalitateek.