es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Tulebrasko Monasterioko Museoa

Tulebrasko Monasterioak berezitasun bat du; alegia, emakumeek osatutako lehenengo monasterio zistertarra izan zen Espainian (1149). Museoak hiru areto ditu, eta horietako bat XII. mendeko antzinako logela bat da, logela bezala erabilitakoa XVII. mendera bitarte. Pieza gehienak arte sakrokoak dira, eta horietako asko kulturako erabili dira duela gutxi arte. XVI. mendetik XIX. mendera bitarteko pintura-lanak, eskulturak, urregintza-piezak eta koruko zenbait liburu ikus ditzakegu. Museoaren barnean, dorre erromatar baten hondakinak eta arkeologiako zenbait pieza aurkitzen dira.

Web orria

Tulebrasko Monasterioko Museoa