Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Think Tank

Hausnarketa-eremua eta pentsamendu-topaketak

Think Tank

CNK pentsamendu-foroa da, Nafarroako kulturari lotutako ideiei buruzkoa. Gizarte zibilaren eta administrazio publikoen partaidetza-plataforma da, zeinean ezagutzak eta ideiak partekatzen baitira gaiaren araberako foroetan parte hartuta. 

Ideia-laborategia izan daiteke Think Tank-en euskarazko ordaina. Horixe lortu nahi baitu, hots, ideiak landu eta partekatu, aldi berean igortzailea eta hartzailea izan, eta adimen kolektiboak landu Nafarroako kulturari eta gizarteari gaur egun interesatzen zaizkien gaiei buruz.  

2018tik aurrera izango dira laborategi horiek erreferentzia Nafarroako kulturan, Kulturaren Nafarroako Behatokiaren abiaraztearekin lotuko baitira, eta arteak, ekonomia, posizionamendua, berrikuntza, kontzeptuak, garapena, gaurkotasuna eta etorkizuna, eta antolakuntza jorratuko dituzte ildo nagusi gisa.

Helburuak:

  • Elkarrizketarako eremuak ezartzea
  • Partaidetza espezializatuko foroa eskaintzea
  • Eztabaida publikoa sortzea kulturaren eta gizartearen arteko loturari buruz
  • Kulturaren sektoreen diziplinarteko inter-formakuntza garatzea
  • Kulturaren arloko politika publikoen ezagutza berritzaileari buruz ikertzea
  • Arte eta kulturaren ekosistemak elkarrekin harremanetan jartzea, baita beste ingurune batzuekin ere
  • Kulturaren eta gizartearen arteko egungo garapen-dinamikak modu kolektiboan berriro pentsatzea beste eremu sozial, zientifiko eta ekonomiko batzuei dagokienez
  • Premiak, jarduketa-ildoak eta etorkizuneko estrategiak identifikatzea.

Gai askotarikoak izango dira, hala nola komunikazioa, kultura-bitartekaritza, XXI. mendeko kultura-ekipamenduetarako ikuspegi berriak, euskarazko sormena, kulturaren nazioartekotzea, berdintasuna eta proiektu europarrak.