es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Talentu Artistikoa Sustatzeko Saria

Talentu Artistikoa Sustatzeko Sariak helburu du gazte ekintzaileek artearen eta kulturaren arloetan duten ekimena babestu eta bultzatzea, bai eta gazteentzat erreferente bihurtzea ere, eta Nafarroan sortzen ari den talentua ikusarazteko eta profesionalizatzeko bidean laguntzea.

Proposamenak Kultura eta Kirol Departamentura igorriko dira (Navarrería kalea 39, 31001 Iruña, Espainia), posta ziurtatuaren bidez, gutun-azalean “2020ko Talentu Artistikoa Sustatzeko Saria” adierazita. Mezularitza zerbitzuaren bidez igorriz gero, posta elektroniko bat bidali beharko da dg.cultura.ipv@navarra.es helbidera, eta igorpenaren berri eman beharko da, proposamenak aurkezteko epearen barnean.

Proposamenak, orobat, posta elektronikoz ere aurkezten ahalko dira, dg.cultura.ipv@navarra.es helbidean.

Hautagaitzak aurkezteko epea oinarri hauek argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2020ko ekainaren 18n bukatuko.

Hautagaiek 18 eta 30 urte artean izan beharko dute, eta legezko bizilekua Nafarroan eduki, hautagaitzak aurkezteko epea bukatu baino lehen. Legez eratutako entitateak ere hautagai izaten ahalko dira, aipatu baldintzak betetzen dituzten pertsonek osatzen badituzte.

Saria norberarentzat edo norberak legez ordezkatzen dituen entitateentzat eskatzen dutenek aurkezten ahalko dituzte hautagaitzak.