Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Susana Romanos

(Castejón, 1972)

Doktorea da «Praktika kultural eta artistiko berrietan» (Gaztela-Mantxako Unibertsitatea); Edizioko masterra egina du Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan; Kultura Ondarearen Kudeaketan masterra, Zaragozako Unibertsitatean; eta Arte Ederretako lizentziaduna da (Valentziako Unibertsitate Politeknikoa).

Hainbat argitalpen ditu: dibulgazio-artikuluak, ikerketa-artikuluak, arte garaikidearen teoriari, hizkuntzalaritzari eta hizkuntzari buruzko liburuak, eta artista-liburuak.

Gaur egun, buru-belarri dihardu ikerlari lanetan hizkuntzaren oinarri poetikoa eta haren mugak aztertzen, eta TXT-Lab lan-taldeko kidea da: artearen eta testuaren artean dauden harremanetarako proba-eremua da talde hori eta EHUri atxikia dago

Eskarmentua du komisario independente lanetan, ikuskatzaile aditu gisa lan egiten du ikerketa-aldizkari espezializatuetan, eta aholkularitza ematen die doktoregaiei eta ikertzaileei. Halaber, esperientzia du erakunde publikoetan, eta Europako Batzordearen kultura programetan lan egin du, enpresa pribatuaren bidez.

Irakasle gisa, arte-praktika garaikideen eta liburuen eta bestelako argitalpenen espezialitateetako ikastaroak ematen ditu.

Esparru teorikotik eta artistikotik kanpo, hamarkada bat baino gehiagoko esperientzia du editore-lanetan, eta, horren ondorioz, greylock sortu zuen; argitaletxe horren asmoa da literatura beste jakintza-arlo batzuekin konbinatuz idazmen sorkuntzari heltzen dioten obren katalogoa eskaintzea hainbat formatutan: saiakera, fikzioa, poesia eta liburu-obrak. Era berean, 2019an Tuterako (Nafarroa) UHUNen hasi zen lanean, Unibertsitate Hedapenerako Koordinatzaile gisa.

 

Susana Romanos