Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Stella Splendens

Lizarrako Antzinako Musikaren Astearen 50. urteurrena

Egileak:

Mar García Goñi (coord.), Íñigo Alberdi Amasorrain (prol.), Román Felones Morrás, María Gembero-Ustárroz, Alberto González Lapuente, Manuel Horno Gracia, Xavier Vandamme, Jed Wentz


Erreseina:

1967an, Fernando Remacha jaunak Studio der Früher Musik München talde alemaniarra gonbidatu zuen Lizarran jotzeko. Kontzertuak hiri horretan antolatzen zen Erdi Aroko Ikasketen Astearekin batera egin ziren. Horrela, Espainian aitzindaria zen jaialdi batekin, hasi zuten Lizarran Antzinako Musikaren arloarekin lotutako abentura. Jaialdi horrek nazioarteko musikari onenen begirada erakarri zuen, eta orain, urtez urte, atsedenaldi labur batekin, gogo betez eta hutsik egin gabe hartzen dute jarraitzaileek.  Remachak sustatu zuen Antzinako Musikaren Aste hark berrogeita hamarren urteurrena egin du.

Amets eder hura bizirik mantentzeko ardurarekin jaio da liburu hau. Bertan, bost artikuluren bidez (SMADEren bost ikuspegi desberdin eta osagarri dira), musika zoragarriko berrogeita hamar urte horietaz gogoeta egiten dugu. Liburuaren ekarpena beharrezkoa zen, eta zenbait elementu nolakoak izan ziren erakusten du (hasiera zail hura; programen bilakaera eta interpreteen eginkizuna; Lizarrako inguru paregabea eta jaialdiaren egoitzak), bai eta SMADEk iragana interpretatzeko eta etorkizunean hazteko duen erronka ere.

Stella Splendens