Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

SMADE 2021

Irailaren 4tik 11ra

Lizarrako Antzinako Musikaren Astearen 52. Edizioa itxaropenez eta animo berri-tuekin dator eta herritarren eta jarduera ezberdinetan parte hartzen duten pertsona guztien segurtasuna bermatzeko behar den zuhurtzia eta arretarekin ere. Pribilegioa da iraileko lehen egunetan argituko duten izar argitsuz eta eferbeszenteez betetako pro-grama hau aurkeztea. 

AURKEZPENA
Izarrak Bidean

“Izarrak ederrak dira, ikusten ez den lore bat dutelako atzean”
Antoine de Saint-Exupéry


Aurten, jaialdiak aurre hartu zien bere datei, martxoaren 21ean Antzinako Musikaren Europako Eguneko ospakizunetan parte hartu baitzuen Forma Antiqvaren kontzertuarekin, hots, FestClasica irabazi zuen taldearekin, eta, era horretan, segida izatea eta finkatzea nahi dugun tradizioari hasiera eman zitzaion. Horrez gain, #SMADEBelaunaldia plataforma sortu dugu, talentu emergenteei laguntzeko, beti behar dute eta laguntza eta, egungo egoeran, gainera, inoiz baino babes eta bultzada gehiago behar dutelako.  
VIII eta IX mende artean, Santiago apostoluaren hilobiaren ustezko aurkikuntzak mendebaldeko gizarteak garatzeko erabakigarria izango zen fenomeno baten hasiera markatu zuen. 2021 Xacobeo urtea da, eta SMADEk Compostelarako erromesaldiak omentzea eta Iberiar Penintsulako kulturan, arteetan eta pentsamenduan Erdi Arotik aurrera utzi izan duten arrastoa aldarrikatzea nahi izan dugu. Horretarako, hemeretzi proposamen oso ezberdin ekarri ditugu, hemeretzi izar distiratsu, finis terraera zihoazen ibiltariak orientatzen zituztenak bezala, eta horiekin sei mendetik gorako musika zeharkatuko dugu. Irudi ospetsuak, Nafarroako eta nazioarteko artistak eta promes gazteak Lizarran izango dira, beren tronpeta eta tutuekin, melodia kantariekin eta Erdi Aroko, Errenazimenduko eta Barrokoko akordeekin, beren laute eta klabezinekin edertasunerako ibilbidea zabaltzeko, San Migel eta Santa Klara elizetatik, Los Llanoseko Lorategietatik, Lizarrako adineko pertsonen Luz zentrotik eta Merced auzotik barrena, jendeak edertasuna sentitu ahal izan dezan ia ukitze-raino, antzinako erromesek beren etxeak uztean izaten zuten emozio eta esker onarekin, beren usteak baino beste iparrorratzik gabe, beren intuizioa baino beste maparik gabe, itxaropenerako bide eder eta zalantzagarri batean sartzeko. 


Raquel Andueza
Zuzendari artistikoa

Dokumentuak