Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Sinfonía fernandina

Dos figuras en la sombra del reinado de Fernando VI

Egilea:

Luis Sola Gutiérrez


Erreseina:

Sinfonía fernandina. Dos figuras en la sombra del reinado de Fernando VI (Sinfonia fernandinoa. Bi pertsonaia Fernando VI.aren erreinaldiaren itzalean) lanak arrakasta handiz hedatu den ideia bat zalantzan jarri nahi du. Ideia horren arabera, Fernando VI.aren aroa hala moduzko eta historiarik gabeko parentesi bat izan zen, garai trinko eta loriatsuago baten (Karlos III.a haren anaiordearena, alegia) ataria baino ez. Lana sinfonia baten moduan egituratua dago, bere zati guztien arteko teilakapen sakonagatik. Hala, hasierako mugimenduan, Fernando IV.aren erregealdiko lorpen garrantzitsuenak nabarmentzen ditu, bere osotasunean; ondoren, bigarren mailakotzat hartu ohi diren bi pertsona aztertzen ditu, nahiz eta haiei ere zor zaien merezi bezala nabarmendu ditzaten. Arlo askotan jakin-mina erakutsi zuen Martín Sarmiento fraide beneditarraren kasuan, humanitateak, zientziak eta arteak aldi berean landu zituela ikusten ahal da. Corellako Antonio González Ruiz margolaria, berriz, margotzeko jardueran murgilduago bizi izan zen; dena dela, horrek ez du esan nahi margolariak bere bizitzan artearen eta gortearen esparruko pertsona nabarmenekin harreman ugariak eta trinkoak izan ez zituenik. Biek laguntzen digute bizitzea tokatu zitzaien garaiko espiritua hobeki ulertzen. Eta garai horrek, esan dezagun ondorio gisa, badu zer transmititu gaur egungo gizon-emakumeei, gugandik oso urrun dagoen arren. 

Sinfonía fernandina