es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Saria

Nafarroako Gobernuak 2016ko Kulturaren Vianako Printzea Saria irabazi zuen Ignacio Arangurenen “El actor adolescente. Manual de urgencia para profesorado en apuros” izenburuko liburua argitaratu du. 

Ondoren, egilearen hitzaurrea dator, Pamplona es Nueva York izenburua daramana. Bertan, eskuliburuaren egituraren nondik norakoak azaltzen ditu, baina argi utziz “asmoa ez dela hutsean teorizatzea edo akatsik gabeko errezetak ematea, izan ere, lan hau, mila neraberekin baino gehiagorekin eta bigarren hezkuntzako literatura eta antzerki irakasle gisa egindako ia lau hamarkadetan bildu ditudan era askotako esperientzietatik abiatuta taxutu da,”.

Edukia lau ataletan egituratuta dago. Lehenengo atala, “Las reglas del juego” deritzona, lan dramatikoaren oinarri pedagogikoak ezartzen eta zorroztasuna bilatzen laguntzen duten alderdi guztien bilduma da: arrazoiak, historia eta eskola-antzerkiaren birusak; dramatizazioak nerabezaroari egindako ekarpenak; antzerki-tailerraren eta dramatizazioaren arteko topagunea; zuzendariaren profilak eta ikastetxeak antzerki-tailerrean izan beharreko inplikazioa, besteak beste.

Bigarren atalean, antzerkia nerabe-talde bati egokitu beharreko talde-jardueratzat aztertzen da. Hemen, Arangurenek honelako gaiak jorratzen ditu: hezkuntza-maila bakoitzean antzerki-eredu bat izateko beharra; antzerkiak antzezle nerabeen sozializazioan, espresioan eta komunikazioan irakasteko duen indarra; lehendabiziko ariketak, lehendabiziko saioak, inprobisazio-ereduak eta teknika motak.

Hirugarren atalean, antzerkia adierapidetzat aztertzen da, antzerki-munduan gertatzen diren hainbat alderdiri buruzko jarraibideak proposatuz eta esperientziak partekatuz; hala nola, zuzentzeko estilo desberdinak, agertoki-ereduak, castinga, mahai gaineko azterketa, testuen hautaketa, entseguen programazioa, dekoratuen eraikuntza, pertsanaiarenganako hurbilketa, eszenaratzea, jantziak, atrezzoak eta argiztapena.

Azkenik, laugarren atalak ikasleekin nahiz ikasleentzat landutako antzezlanen prozesuei eta zentzuari buruzko hausnarketa eskaintzen du. “El teatro como comunicación” izenburupean, Arangurenek estreinaldia, antzezpenak, work in progress delakoa, ikusle nerabea eta ikusleen eskola, antzerki-tailerra eta finantzaketa eta zabakundea gisako alderdiak aztertzen ditu.

Atal bakoitzaren buruan, erreferentzia bibliografikoen hautaketa bat sartu da, irakasleek ezaguerak handitu eta egileak egindako topaketa bibliografikoak errepikatzeko aukera izan dezaten.

Liburuak 445 orrialde ditu eta 30 euroko prezioan salduko da.

Saria