Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Roldán Jimeno Aranguren

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbidearen Historiako irakasle titularra da, eta, gaur egun, unibertsitate horretako idazkari nagusia.

Zuzenbideko lizentziaduna, UHUNen; Historiako lizentziaduna, Nafarroako Unibertsitatean, Sari Berezia eta Karrera Amaierako Hirugarren Sari Nazionala jaso zituelarik; Historiako doktorea unibertsitate berean; Filosofiako eta Hezkuntza Zientzietako doktorea, EHUn; eta Zuzenbideko doktorea, Deustuko Unibertsitatean.

Hainbat ikerketa-egonaldi egin ditu Irlandako, Estatu Batuetako, Venezuelako, Italiako eta Frantziako zentro akademikoetan. Hogei bat libururen egilea da, berrehun artikulu idatzi ditu aldizkari espezializatuetan eta lan kolektiboetan ere jardundakoa du.

Príncipe de Viana aldizkariaren zuzendaria da. Halaber, José María Jimeno Jurioren Obras completas bilduma zuzentzen du (orain arte 58 liburuki argitaratu dira bilduman).

Roldán Jimeno Aranguren