es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Ricardo III

LA CAVA
Uztailaren 29an, 22:30ean

Noviembre Teatro
W. Shakespeare
Bertsioa: Yolanda Pallín
Zuzendaria: Eduardo Vasco

Shakespeare mugarik eta dogmarik ezagutzen ez duen antzerkigilea da, eta bere lehen konposizioetatik literaturako erreferentziak eta eszenikoak baditu ere, agertoki gainean berri, berezi eta ohi ez bezalako moduan ageri da beti. Antzezlaritzaren beraren funtsa berritzen du, Taliaren Artea maite dugunon zorionerako. Antzezlan honetan Rikardo aurkezten zaigu. Moralik gabeko gizona da, itxurakeriaren maisua, boterea lortzeko helburu bakar bakarrarekin odol ekaitzak sorrarazteko gai den izakia. Pertsonaia gisa duen berezitasunak aukera ematen dio mozorroa janzteko erretorikak lagunduta eta benetan dena ezkutatzeko gainerakoei, nahiz eta bere handinahian neurritik kanpo nabarmentzen den, lotsarik gabe bere nahietan. Eta aurrez aurre ikuslea harriturik dago, piztutako izugarrikeria ordainduko duen erorketa baten lekuko izateko unearen zain, txunditurik. Gure jarrera ezaguna da. Gure ustez, ikus-entzuleei klasikoak eskaintzea erantzukizuna da, baina, aldi berean, gozamen artistikorako kontua da. Shakespeare jakintsuentzako egiletzat hartzea zentzugabekeria kulturala iruditzen zaigu. Bardo ingelesak, Urrezko Mendeko gure egileek bezala, antzezlanak idatzi zituen istorioak kontatzeko jende xeheari, entretenitzeko, haien espiritua aberastu eta, zenbaitetan, gogoeta bat pizteko. Gure iritziz, antzerkiak, kalitateak eta bertuteak galdu gabe, eskuragarria izan behar du, eta horretarako lan egiten dugu. Hamlet 2004an, Noche de reyes 2012an, Otelo 2013an eta El mercader de Venecia 2015ean egin ondotik, Shakespeare lantzen jarraitzen dugu, istorioa ulertzen saiatuta, geure barnetik, antzezteko eta azkenean zuena ere izateko. Eduardo Vasco


Antzezleak
Rikardo: Arturo Querejeta Margarita / Dukesa: Charo Amador Buckingham: Fernando Sendino Isabel erregina: Isabel Rodes Clarence / Stanley / 1. hiritarra: Rafael Ortiz Lady Ana / Yorkeko dukea: Cristina Adua Hastings / 3. hiritarra / Richmond: Toni Agustí Ratcliff / 2. hiltzailea / 2. hiritarra / Galesko printzea / Funtzionarioa: José Luis Massó 1. hiltzailea / Eduardo erregea / Catesby: José Vicente Ramos Pianista / Grey / Artzapezpikua (kardinala) / Tirrell: Jorge Bedoya Brakenbury (borreroa) / Rivers / Alkatea: Guillermo Serrano


Zuzendaria: Eduardo Vasco
Bertsioa: Yolanda Pallín
Zuzendari-laguntzailea: Fran Guinot / Daniel Santos Argazkiak: Chicho Hautaketa eta musika egokitzapena: Eduardo Vasco Argiak: Miguel Ángel Camacho Eszenografia: Carolina González Jantziak: Lorenzo Caprile Ekoizpena: Miguel Ángel Alcántara

Ricardo III

Bilatzailea