Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Restos / Fedra

LA CAVA

Abuztuaren 3an, 22:00etan

TNT  - Centro Internacional de Investigación Teatral
Raúl Hernández Garrido
Zuzendaritza eta egokitzapena: Juana Casado

Raúl Hernándezek idatzi zuen testua 1997an, eta lan horrek sari ugari jaso du, hala nola Calderón eta Lope de Vega sariak. Greziako tragediaren prozedura formalak hartzen ditu lanak eta berritu egiten ditu, eta era berean gaiak ondare mitologiko klasikora jotzen du. Hipolito eta Fedra erakargarritasun bereziko bi pertsonaia dira, ñabardura eta garaikidetasun aberatsekoak, Greziako tragedian ohikoa denetik harago.
Abesbatza hari gidari bihurtuko da, eta, alde batetik, ekintzan esku hartzen duten beste pertsonaiak pertsonifikatzen ditu, Hipolitoren gorabeherak lagunduta, eta, bestetik, Fedraren kasuan, haren ibilbidea berarekin bizi duen eta iruzkintzen duen ahots bat da, oraingo honetan intimoagoa.
Azken ondorioetaraino doan borroka amorratua lan osoan nabarmendu beharreko balioa da, eta halakoa da desegiten doan gizarte batera berriro ekartzeko. Bertan eskubideak azpiak janda daude, krisiak aurrez aurre jartzen gaitu batzuk eta besteak, eta gure nahiak, gure ametsak, lortzeko ezintasuna sentitzen dugu.


Antzezleak
Fedra: Marga Reyes
Hipolito: David Montero
Abesbatza: Sarah Calvo, Ángela García, Beatriz Ortega, Aisa Pérez, Elisa Villalba


Dramaturgia: Raúl Hernández Garrido
Zuzendaria: Juana Casado
Koreografia: Juana Casado
Eszenografia: Dominique You
Jantziak: Carmen Granell
Argien diseinua: Dominique You
Soinu espazioaren edizioa: Emilio Morales
Eszenografia gauzatzea: Sergio Bellido
Argazkiak: Félix Vázquez

Restos / Fedra