Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Proiektu eszenikoentzako 2017ko Gayarre Saria

Sari horren xedea Nafarroako proiektu eszeniko profesional baten sortze-, ekoizpen-, sustapen- eta banaketa-prozesua sustatzea da eta, baita, nazio-mailan, arte eszenikoen merkatuan, haren proiekzioa bultzatzea ere.

Honako ezaugarri hauek betetzen dituen proiektu eszeniko profesionala sarituko da: 

  • Estreinatu gabeko formatu ertaineko proiektua, duen bikaintasun artistikoagatik nabarmentzen dena.
  • Arte eszenikoen merkatuan, bai tokiko mailan bai nazio-mailan eta, beti ere, nazioarte-mailari uko egin gabe, bira emateko benetako lan-egitasmo bati lotuta joatea.

Saria proiekziorik handiena duen ekimena sustatzera bideraturik dago eta honako honetan datza:

  • Produkzioaren erabateko estreinaldia, 2017ko urtarrilean, Gayarre Antzokian. Estreinaldiaz gain, gehienez, beste 3 funtzio eskaintzeko aukera –egutegia adostu egin behar– Gayarre Antzokian bertan edota Antzokiarekin lotutako beste leku batean, jende guztiarentzat eta, beranduago, ikastetxeentzat.
  • Ekarpen ekonomiko bat, 30.000€ + BEZa, proiektuaren ekoizpenera, sustapenera eta banaketara bideratzeko. Konpainia irabazleak aplikagarri zaion indarrean dagoen legediaren arabera egingo ditu dagozkion fakturak.
  • Saritutako proiektuak bira egin ahal izango du Kulturaren Zuzendaritza Nagusia – Vianako Printzea Erakundeak eta Nafarroako Antzokien Sareari atxikitako udalek sustatuta eta batera finantzatuta. Nafarroako Gobernuak, gehienez, 20.000 euro bideratuko ditu bira horretara. 
  • Gayarre Antzokiko entsegu-gela 6 astez erabiltzeko aukera. 
  • Estreinaldiaren aurreko hiru egunetan, agertokia muntaiarako eta entseguetarako erabiltzeko eskura edukiko dute. 
  • Gayarre Antzokiko alokairu-zerbitzuaren funtsetatik antzerkirako jantzien edo attrezzoaren alokairuen tarifetan %50eko beherapena.

Saritutako proiektuak honako baldintzak onartu eta bete behar ditu:

  1. Zerga-egoitza Nafarroan duen enpresa gisa erregistratuta egotea eta kontratuzko betebeharretan eta zerga-betebeharretan egonean egotea. 
  2. Aurkeztutako proiektuek indarrean dagoen egile-eskubideen sistemara doitu beharko dute. 
  3. Aurkeztutako proiektuak 6x4 eta 10x8 metroko neurrietara doituko den agertokien formaturako egina izan behar du. 
  4. Memoria: Gayarre Antzokira gauzatutako jardueraren eta proiektuaren bilakaeraren memoria osatua (prentsa-oharrak, elementu grafikoak, merkaturatze- eta salmenta-prozesua eta abar) bidali behar da bi fasetan: estreinaldia egin eta hiru astera eta produkzioaren estreinaldia egin eta sei hilabetera 
  5. Produkzio-etxeak Nafarroako Gobernuko eta Gayarre Antzokiko komunikabideetan zabalkundea emateko banaketa-prozesuaren berri hamabostean behin emateko konpromisoa hartzen du.
  6. Sariaren ekarpen ekonomikoa lau zatitan egingo da: %25a epaimahaiaren epaiaren ondoren; %25a estreinaldia baino bi aste lehenago; %25a estreinaldia egin eta hiru astera, memoria entregatzen denean, merkaturatze- eta salmenta-prozesuaren balantzea barne; eta gainerako %25a bigarren memoria entregatzen denean, hots, estreinaldia egin eta sei hilabetera. Eskatutako dokumentazioa horretarako finkaturiko epeetan entregatu ezean, automatikoki, dagokion %25a galduko du.
  7. Produkzio-etxeak proiektuari zabalkundea emateko, gutxienez, bi azoketara joateko konpromisoa hartzen du. Azoketara joate hori ikuskizunarekin batera nahiz, besterik gabe, salmenta gisa egin daiteke.
  8. Produkzio-etxeak programatzaileekin zuzeneko harremana finkatzeko konpromisoa hartzen du, bai salmentaren lehenengo fasean bai proiektua aurkezteko eta haiei entsegua erakusteko zehaztutako datan ere.

HAUTAKETA-PROZESUA

Epaimahaia arte eszenikoen sektoreko zona handiko profesionalek osatuko dute. Epaimahaiak saria esleitu gabe uztea erabaki dezake emaitzak iragartzen dituen unean. Epaimahaiak hartutako erabakiak apelaezinak izango dira. 
Hautatuak izan ez diren produkzioei buruzko dokumentazioa eta artxiboak ezabatu egingo dira eta inprimatutako aleak, berriz, suntsitu epaimahaiaren epaia ezagutu ondoren.

  • Lehenengo fasea: Epaimahaiak proiektuak eta aurkeztutako dokumentazioa baloratuko ditu eta bigarren fasera igaroko diren proiektuak aurre-hautatuko ditu.
  • Bigarren fasea: lehenengo fasea gainditu duten aurre-hautatutako produkzioak aurkeztuko dira eta ahoz defendatuko epaimahaikideekin izandako elkarrizketa batean.

PROIEKTUEN AURKEZPENA

  • Produkzio-etxeek Gayarre Antzokiaren bulegoetan (Karlos III.a etorbidea, 3, 31002 Iruña) aurkeztu ahal izango dituzte euren proiektuak astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara. Entregatzeko azken eguna 2016ko urriak 11, asteartea, izango da. 
  • Dokumentazioa honela aurkeztu beharko da: 
    • Gehienez, 20 orrialde (bi aldeetatik inprimatuta) edukiko dituen dokumentua (8 kopia berdin-berdin) D4 formatuan eta kiribilez koadernatuta. Ez dira onartuko posta elektroniko bidez bidalitako dokumentuak 
  • Posta arruntez parte hartuz gero, onartua izateko, Gayarre Antzokiko bulegoetan zein datatan jasotzen den hartuko da kontuan eta ez noiz bidali den. Bidalketa nahiko aurrerapenarekin egitea gomendatzen da.
  • Epaimahaiaren epaia, apelaezina izango dena, 2016ko urriak 25ean, asteartean, argitaratuko da eta jakinaraziko zaie parte-hartzaileei posta elektroniko bitartez. 

Harremanetarako:

Ana Mendioroz, Gayarre Antzokia: producciones@teatrogayarre.com

[DESKARGATU IZENA EMATEKO INPRIMAKIA]

Bilatzailea