es | eu | en

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Príncipe de Viana

Nafarroari eta nafar ondareari buruzko ikerketa historiko eta kulturalen gaineko aldizkaria, erkidego zientifikoari zuzendua eta 1940. urteaz geroztik argitaratzen dena.

Nabigazio hizkuntza / Idioma de navegación / Navigation language

Euskara     -     Castellano     -     English


Aldizkariaren deskribapena eta xedeak

Nafarroari eta nafar ondareari buruzko ikerketa historiko eta kulturalen gaineko aldizkaria, erkidego zientifikoari zuzendua eta 1940. urteaz geroztik argitaratzen dena.


Aldizkariaren zenbaki guztiak

Aldizkariaren zenbaki eta artikulu guztiak dohainik ikusi eta jaisteko, sakatu hemen.


Erredakzio Kontseilua    

  • Zuzendaria: Roldán Jimeno Aranguren (Universidad Pública de Navarra / Nafarroako Unibertsitate Publikoa).
  • Patricia Amigot Leache (Nafarroako Unibertsitate Publikoa).
  • Teresa Catalán Sánchez (Madrilgo Musikako Goi Mailako Errege Kontserbatorioa).
  • Ángel Erro Jiménez (idazlea).
  • Clara Fernández-Ladreda Aguadé (Nafarroako Unibertsitatea).
  • Efrén Munárriz Clemos (Nafarroako Unibertsitatea).
  • Eloísa Ramírez Vaquero (Nafarroako Unibertsitate Publikoa).
  • Mikel Zuza Viniegra (Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarea).
  • Idazkaria: Paz Ezcurra Barrena (Nafarroako Gobernua). 

Sorrera urtea    

1940.


Aldizkakotasuna

Lauhilabetekaria.


PVn argitaratu nahi baduzu:

1. Testua moldatu idazlanak aurkezteko arauen arabera.

2. Ziurtatu erreferentzia bibliografikoak APAren araberako estilo-arauei doitzen zaizkiela.

3. Bete artikuluaren identifikazio datuen orria.

4. Nahi baduzu, zure lanak baldintzak betetzen dituela ziurtatzeko, egiaztatze zerrenda erabil dezakezu.

5. Bidal itzazu testu anonimoa, artikuluaren identifikazio datuen orria eta gainerako artxiboak (baleude), principedeviana@navarra.es helbidera.


Ebaluazio sistema

Binakako ebaluazioa, itsu bikoitza.

Artikuluen ebaluazio txostena.


Artikuluaren onartze prozesua

Behin jatorrizkoa jaso ondoren, erredakzio kontseiluak erabakiko du lana baztertu edo onartuko den aztertzeko, gehienez ere astebeteko epean. Aztertzeko onartua bada, bi kanpo ebaluatzaileri (itsu bikoitza) emanen zaie. Ho­riek, gehienez ere hilabete eta erdiko epean erabakiko dute artikulua: 

  • Onartua den: bi aztertzaileek «argitaragarri» edo «iradokitako hobekuntzekin argitaragarri» dela irizten badiote. 
  • Baztertua den: a) bi aztertzaileek «ez argitaragarri» dela irizten badiote edo b) aztertzaile batek ez argitara­garri dela irizten badio eta besteak bigarren bertsioa berriz ere aztertua izan dadin eskatzen badu. 
  • Onartze bidean: a) bi aztertzaileek eskatzen badute bigarren bertsioa aztertua izan dadila. b) aztertzaile batek artikuluari argitaragarri edo iradokitako hobekuntzekin argitaragarri dela irizten badio eta besteak uste badu baztertu egin behar dela edo eskatzen badu bigarren bertsioa aztertua izan dadila. Kasu honetan artikula hirugarren aztertzaile bati igorriko zaio. Aztertzaile honek uste badu lana argitaragarria edo ira­dokitako hobekuntzekin argitaragarria dela, lana onartuko da. Baztergarritzat badu, lana baztertuko da. Bigarren bertsioa aztertu dadila eskatzen badu, hala eginen da. 

Edozein delarik ere egileak kasua hartutako erabakiaren jakinarazpena jasoko du. Salbu eta lehen kasuan, artikulua egileari itzuliko zaio, ebaluatzaileek iradokitako aldaketak egin ditzan edo, kontrako kasuan, argitaratzeari uko egin diezaion.

Behin-betiko onartzearen notifikazioa jasota, Egiletza aitorpen eta eskubide lagapen dokumentua igorri behar da ahal bezain laster principedeviana@navarra.es helbidera.


Kode etikoa

Kode etikoa


Open access

Vianako Printzea Erakundeak mugarik gabeko on line sarbidea jartzen du eskura beren aldizkarien eduki guztietara, argitaratzen diren puntutik, Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0 Internacional lizentzia baten azpian.


Erantzukizunaren salbuespena

Egileek berentzat hartzen dute artikulu bakoitzean agertzen diren iritzi eta egitateen gaineko erantzukizun osoa. Vianako Printzea Erakundeak ez du beretzat inolako erantzukizunik hartzen lanen sinesgarritasunaren eta egiazkotasunaren gainean.


Gordailuak, datu baseak eta sailkapen sistemak. Oihartzunaren neurgailuak

Dialnet, DICE; IMB; PIO; RILM; ISOC;COPAC; SUDOC; ZDB; ISSN Register online; ULRICH’S; Latindex;Índice H de las revistas españolas de Ciencias Sociales; IN-RECS; Recolecta; RESH; MIAR; ERIH Lists. CIRC B kategorian eta CARHUS C kategorian sailkatua. ICDS= 6.4777


ISSN

Paperezko bertsioa: 0032-8472.

Bertsio elektronikoa: 2530-5824.


Formatua

185 x 285 mm.


Erredakzioa eta Administrazioa

principedeviana@navarra.es


Bertsio inprimatuaren salmentari eta harpidetzei buruzko argibideak

Navas de Tolosa kalea, 21
31003 Iruña
Telefonoa: 848 427121
fondo.publicaciones@navarra.es
Catálogo de Publicaciones de Gobierno de Navarra


Aldizkari inprimatuaren salmenta prezioa

10 €

Príncipe de Viana