Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

POSITIBOA ITZULI DA

Tokia: Cascanteko Erromeroaren Amaren Basilika.
Eguna: Azaroaren 4a, ostirala, 19:30ean.

Cascanteko Erromeroaren Basilikako organo positiboaren zaharberritzea aspaldi desiraturiko irrika izan da. Nafarroako organorik zaharrena da, ezaugarri horretako musika tresna bakarra. Kontzertuan musika tresna honen kopia bat aurkeztuko da, Desmottes anaien organo lantegian egindakoa.
Interpreteak: Jesús Gonzalo (organista eta Salamankako Goi Mailako Kontserbatorioko eta Zaragozako Kontserbatorio profesionaleko irakaslea). José Luis Echechipía (Leireko monasterioko organista titularra).
Organo egilea: Frédéric Desmottes.


Egitaraua

Erromeroko Ama Birjinaren omenezko dantzak

Leku askotan bilduak eta bilduman jarriak anaia Antoniok, ama birjina honek Cascanten duen basilika eraiki eta handik urte gutxitara 

Pavana
Tamborilero
Españoleta
Unas folias
Diferencias sobre gayta
Cuatro danzas extranjeras
Dos pasacalles de primer tono
Alonch
Xacara
Otras folías (frantsesak)
Vacas
Bayle del Gran duque

Herri dantzen motak: 
Tono indefinible, el Ra-ta-ta, otro género de Canarios, Ruede la bola, 
Al prado de San Jerónimo eta Los imposibles (frantsesa)

Anaia Antonio Martín y Collek bildutako lanak (ca. 1680-1734), 1706 eta 1709 artean

Organista: Jesús Gonzalo López 
Haietakoren batean, Jainkoa eta Erromeroko Ama Birjina lagun, Cascanteko eskolako ikasleen laguntza izango du perkusio txikian (nahi badute)

Agur ilustratu atsegina gure ama birjinari 
 (espineta tartean)

I. kontzertua teklako bi tresnatarako        Anaia Antonio Soler (1729-1783)
Andantea eta minueta 


Organista ilustratuak: José Luis de Echechipía y París jaun txit ospetsua, Nafarroako lurretakoa, eta Jesús de Gonzalo y López jaun txit ospetsua, Gaztela eta Aragoiko lurretakoa (otoitz egiozue Jainkoari eta Erromeroko Ama Birjinari haien eta bertan direnen alde)

Jesús Gonzalo

Berrogeita hamar urteak betetzeko bidean, emanaldi bakoitzean gizakiarengan duen sinesmenaren balioa handitzen du: berdin dio antzinate klasikotik, humanismotik edo ilustraziotik, baina hor beti solfeoarekin arrazoibide eta aldarri moduan.  

Hiru hamarkada ziba batek baino bira gehiago ematen organorako Espainiako antzinako musikari, haren irakaskuntzari, iturriei eta liburuei, tresnei, zabalkundeari eta jendeari…, unibertsoari, lotutako zereginetan. Badirudi denbora horrek guztiak gaitzen duela hurbildu eta begiztatu ahal izateko halako ondare bereziari buruzko ikuspegi zuzen eta zehatz bat: noiz zalapartatsua, noiz isila, orain elkorra, orain lore baratzea, mistiko eta mundutar artean, orduan gogaikarria eta bat-batean tentagarria, lehenbizi erogarria eta ondoren anestesikoa… 

Den moduan dela, edonola ere, egiatan jada ez du zalantzarik pentsatzean jatorrian musika gizakiarengandik gizakiarentzat sortzen den mugimendua dela: horrekin gelditzen naiz oraingoz eta uste dut abiapuntu ona dela etorkizunerako…

Hortik sortzen da, guregandik zuentzat, Erromeroko Ama Birjinaren omenez aukeratutako antzinako dantzen musika bankete gozo eta salomoniko hau eskaini ahal izatea, Cascanteko Basilika Santuan hainbeste urtean eta Parisko jotzaile on baten eta antolatzaile atseginen konpainian, tokikoak Elkartean eta haraindikoak Redinen eta beste batzuetan, entzun zen organoaren oroitzapena jotzen: gozatu bakean tarte jostagarri baketsu honetaz (curriculumaren gainerako alderdia, arrunta, kontatuko dut zuzenean, interesekoa bada).  



José Luis Echechipía

José Luis Echechipía Espainia, Frantzia, Portugal, Txekiar Errepublika, Italia eta Filipinetako jaialdietan aritu izan da, besteak beste. Irakaskuntzaren alorrean, eta bere eskualdeko organo eta musika ondareari zabalkundea ematekoan ere lan egiten du, irrati programen edo zabalkunde eta heziketa proiektuen bidez. Irratirako eta telebistarako grabazioak ditu, eta bai zenbait lan diskografiko ere, bai bakarka, bai eta zenbait musika talderekin ere. Egun, Leireko monasterioko oholtza organoko titularra da, mota guztietako aparteko aukeren bidez, musika tresna honetarako interesa zabaltzea xede duen proiektu baten barnean.

Argibide gehiagotarako: www.organo-navarra.com