Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Patrimonio industrial en Navarra

La fragilidad de un legado

Nafarroako industria-ondarea

Egileak:

Amaia Apraiz Sahagún (koord.), Ainara Martínez Matía, María Romano Vallejo


Erreseina:

Patrimonio industrial en Navarra industrializazioak Foru Komunitatean utzi dituen adierazpen ugariei buruzko lehen azterketa da. Lan honek ez dio eraikitako ondareari, eraikinei eta azpiegiturei soilik erreparatzen, interesa jartzen baitu, halaber, makinetan, dokumentazioan eta industriaren inguruan sortu diren paisaietan.

Bost kapitulutan egituratuta dago, eta irakurleari industria-ondarearen konplexutasuna ulertzen laguntzea da obraren asmoa. Liburuaren ikuspegitik, lurraldea da benetako protagonista: baliabideen ustiapena (ura, lurra, basoko materialak, burdina, harria), ubideen, bideen eta trenbideen artikulazioa, ekoizpen-espazioen osaera... Alderdi guztiak sakon aztertzen dira, gure kultura-ondarearen zati garrantzitsu bat direla inoiz ahaztu gabe.

Liburu honen ikuspegia zabala izanagatik, Nafarroako industria-ondarean sakonduko duten etorkizuneko ikerketen abiapuntua baino ez du izan nahi.

Patrimonio industrial en Navarra