es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Paris 365 Gizarte-ekintzailetza

Ikusezinaren presentzia edo gabeziaren presentzia

Honako  hau, irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta ,akzio hiritarraren bitartez,  pobrezian bizi diren pertsonen egoerak hobetzeko lan egiten du; baita, gizarte-bazterketa egoeran edo arriskuan daudenak edota edozein diskriminazioa pairatzen dutenak ere. Beraz, helburu nagusia izango da erabateko gizarte-inklusioa lortzea lan duinaren bidez, giza-eskubidearen errespetua aldarrikatzea, eta gizaki guztientzako justizia soziala bermatzea.

Plurala eta anitza, transbersalki txertatua nafar gizarte-egituran, eta hiri-akziotik abiatuta eredu sozial baten eraikuntzan eragiten duena; denentzako aukera berdinak eta justizia sozial batean oinarritua, lagun ororentzako bizitza duina bermatuko duena.

Nafarroako Museoan bisita-gidatua egin ondoren "Calceus" obra aukeratzen dute.

Horrek dignatario erromatar baten oinetakoak irudikatzen du, I. mendekoa eta Santakarako aztarnategian aurkitua. La Cara erromatarra kokaleku garrantzitsua izan zen I. mendean; brontzez egindako eskulturatik zapatek bakarrik iraun dute gaur arte. Idulkiak behealdean dituen lan xehatuek toki garai batean kokatua egon behar zuela adierazten dute, eta, gainera, euskarri baten arrastoek erakusten dute togadunaren ondoan beste objetu bat zegoela.

“Ikusezinaren presentzia edo gabeziaren presentzia” izanburuarekin aukeratzen du lan hori Paris 365 taldeak; pobreziaren eta gure gizarteko  pertsona askoren bazterketaren ikusbide izan daitekelako; gosetuen ikur: “izan badirelako”.

Myriam Gomez Garcia, Paris 365eko gerenteak, eta, Leticia Esain, Museoko zaharberritzaileak, elkarrizketa interesgarria izan dute aukeratutako obraren inguruan.

Paris 365 Gizarte-ekintzailetza