es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Pablo Sarasate-Alberto Huarte

18/06/2018 - 14/09/2018

Pablo Sarasate-Alberto Huarte: adiskidetasun baten testigantzak.

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak, Pablo Sarasateren eta Alberto Huarteren inguruko erakusketa zabaldu du, Huarte Solchaga familiak utzitako musika agiriek osatuta. Dokumentu horiek, belaunaldiz-belaunaldi babestuak izan dira familiak Iruñeako Kale Nagusian duen etxean, Huarte ikastetxearen egoitza izan zen horretan.

Erakusketa honetan antzeman daiteke, Pablo Sarasatek Iruñea bi urte terdi zituela utzi bazuen ere, bere familiarekin eta hiriarekin harreman afektibo estua mantendu izan zuela bizitza osoan zehar. Pablo Sarasatek (1844-1908) 1872ko uztailean jo zuen lehen aldiz kontzertu bat Iruñean jendaurrean, Ameriketara egindako lehenengo bidaiaren ostean. Hala ere, Iruñearekin zuen harremana 1879tik aurrera estutu zen, “Socorros Mutuos Santa Cecilia” musika elkartea sortu eta gero. Izan ere, lotura estua edukiko baitzuen betirako lan talde horrekin. Urte horretan hasi baitziren San Fermin jaietan egin izan ziren Goizeko Kontzertu Handiak. Egin izan ziren hiruzpalau emanaldi hauek,San Fermin festak izan zuen ekitaldirik erakargarriena bihurtuko zen, zezenketekin bat.

Pablo Sarasate-Alberto Huarte