Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Ondarearen Europako Jardunaldiak

Kultur ondareaz sentsibilizatzeko programarik garrantzitsuena da. Iaz, 30 herrialde atxiki ziren programara, 50.000 ekitaldi baino gehiago eskaini zituzten eta 20 milioi bisitari hurbildu ziren.

Nafarroako Ondarearen Europako Jardunaldiak asteburu batean egiten den jarduera-sorta bat da, barne hartzen dituena ibilbideak, ibilaldi interpretatiboak, emanaldiak, bisita gidatuak, lantegiak, hitzaldiak eta kontzertuak, eta Foru Komunitateko ondare kulturalaren ondasun adierazgarrienak eta normalean ikustatu ezin diren zenbait toki bisitatzea ahalbidetzen duena.

Beste urte batez, Kulturako Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundeak jardueren programa zabala koordinatu du, udalerri eta entitate kulturalen arabera antolatua dagoena. Programa Europako ondare komunari buruzkoa da eta, besteak beste, Done Jakue bidea, hilarri diskoideoak, monasterioak, erromanizazioa, hiri gotortuak, erromanikoa eta gotikoa, ardoaren kultura eta arte barrokoa barne hartzen ditu.

Nafarroak aberastasun berdingabeko kultur ondarea du (monumentuak, aztarnategiak, ondasun higigarriak, gazteluak eta abar). Gobernuak ondare horri guztiari balioa eman nahi dio eta hiritar guztiekin partekatu nahi du.

Más información


Ondarearen Europako Jardunaldiak