es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Unibertsitatearen Museoa

Nafarroako Unibertsitatearen Museoak 11.000 metro koadro ditu, eta Iruñean dago, Nafarroako Unibertsitatearen kanpusean. Rafael Moneok diseinatu zuen, eta bi bilduma ditu, arte garaikideko lanena bata, eta argazki-bilduma bat bestea. Arte-bilduma Maria Josefa Huarteren legatua da, eta margolanez eta eskultura-lanez osatuta dago; horien artean, nabarmentzekoak dira Picasso, Kandinsky, Tapies, Chillida eta Oteiza bezalako egile garrantzitsuen lanak. XIX. mendetik gaur egunera arteko lanak biltzen ditu argazki-bildumak, eta Jose Ortiz-Echagueren legatuaren eta erosita eta Victor Mendez Pascual, Robert Hershkowitz eta Juan Naranjo bezalako beste artista garaikide batzuen dohaintzen emaitza da; Echague izan zen XX. mendeko espainiar argazkilari nagusietako bat. Erakusketa-espazio horiez gain, museoak arte eszenikoetara eta kongresuetara bideratutako beste zona batzuk ere baditu, bai eta 700 lagunetik gora hartzeko moduko auditorioa, erakusketa-aretoak, proiekzio-aretoak, tailerrak, jatetxea, kafetegia eta denda bat ere.

 

Nafarroako Unibertsitatearen Museoa