es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Nazioarteko Abesbatza Zikloa

Zikloa 17 herritan ospatu zen urriak 28 eta azaroak 4 bitarte

Nafarroako Nazioarteko Abesbatza Zikloa kantu koral hedapenerako eta sustapenarako programa bat da. Nafarroako Gobernuak antolatuta Nafarroako Abesbatzen Federazioaren eta parte hartzen duten udaleen kolaborazioarekin. Zikloa 17 herritan ospatu zen urriak 28 eta azaroak 4 bitarte. Parte hartu zuten udalak hauek dira: Aoiz/Agoitz, Aranguren, Artajona, Cizur, Doneztebe/Santesteban,  Etxarri Aranatz, Estella-Lizarra, Huarte/Uharte, Irurtzun, Los Arcos, Berrioplano/Berriobeiti, Marcilla, Olite, Pamplona/Iruña, Pitillas, Puente la Reina/GaresSangüesa/Zangoza, Tafalla y Zizur Mayor/Zizur Nagusia.

Alemania, Kuba, Estatu Batuak, Filipinak, Frantzia, Indonesia, Japonia, Letonia, Norvegia, Erresuma Batua, Suedia eta Ukrainako abesbatzak ari ziren zikloan, herri horien Kultura eta Ohizko Musikaren islada diren programekin.

Ganbarako nahiz 60 ahotseraino heltzen diren abesbatzek aurkeztu ziguten beraien programak. Abeslarien artean adin guztietako lagunak aurkituko ditugu. Elizako instituzioekin zerikusirik daukatenak, unibertsitatekoak edota ikastetxe musikalakoak ikusiko ditugu abesbatzen jatorria begiraz. Abesbatzen errepertorioak zabalak dira oso, ia estilo polifoniko guztiak horien barne edukiz. Horietako batzuek gorputz-adierazpena gehitzen diete kontzertuei. Abesbatza guztiak aurten 50. edizioa ospatuko duen Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketan arituko dira. Guztien jardunbidea goi-mailakoa da sari eta esker onak irabazi dutelarik.

Zikloa ezagutzera eta kontzertuak gozatzera gonbidatzen zaituztegu. Sarrera dohanik edo, kontzertua eginen den aretoa kontutan izanik,  prezio murriztutan izanen da.

Kontsultatu hemen zikloaren gorabeherak.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontzertua burutuko den herriaren kultura arduradunekin harremanetan jartzeko eskatzen dizuegu (Iruñean ospatuko diren kontzertuen kasuan Sorkuntza eta Hedapen Artistikoaren Atalarekin: 848424743 – difusión@navarra.es).

Programa

Nafarroako Nazioarteko Abesbatza Zikloa