es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Museoa

Nafarroako Museoa Iruñeko gune historikoan aurkitzen da, Miserikordiako Gure Andre Mariaren ospitale errenazentista zaharrean; eraikina osorik birgaitu zen, eta, geroztik, Foru Komunitateko ondarea eta kulturaren historia publikoari oro har gerturatzeko helburua du.

Bertan erakusten diren piezek Nafarroako ondare aberatsa eta berezia osatzen dute. Bildumak, Historiaurretik XXI. mendera  bitarteko garaiak hartzen ditu.

Nazioartean ere garrantzia duten ondasun hauek aurkitzen dira: Madeleinealdiko mapa  (Abauntz), Leireko kutxatila hispaniar-musulmana, klaustroko kapitel erromanikoak (Iruñeko antzinako katedrala), Nafarroako horma-pintura gotikoaren bilduma eta San Adriango Markesaren erretratua, Goyak egina.

Era berean, kultur programa zabala eskaintzen du aldi baterako erakusketa-aretoetan, ekitaldi-aretoan, tailer didaktikoetan, e.a. Liburutegi-mediateka espezializatua du eta Nafarroako Artista Garaikideen Dokumentu Funtsa.

Nafarroako Museoari buruzko informazio gehiago:

Nafarroako Museoa