es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Kultura, sormen eta arte-proposamenen erregistroa

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundeak Nafarroako Arte, Kultura eta Sormen Proposamenen Erregistroa abiarazi nahi du eta dei egiten die nafar artista profesionalei hartan inskribatzera, hainbat sektoretako azoketan parte hartu ahal izan dezaten. Erregistratzeko epea 2018ko maiatzaren 14tik 30era zabalduko da. 

Erregistroko datu-baseak 948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatuan programatuko diren proposamenak hautatzeko ere balioko du. Merkatu horren bigarren edizioa 2018ko azaroaren 21ean, 22an eta 23an egingo da, Iruņean (Nafarroa).

PARTAIDETZA-PROZESUAK

  1. Azokan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute; horretarako, bere proposamenaren diziplina artistikoari dagokion izen-emate formularioa bete beharko dute culturanavarra.com  webgunean. Bukatutakoan, mezu elektroniko bat jaso dute, behar bezala izena eman dutela jakinaraziko duena.  
     
  2. Erregistratutako proposamen bakoitzak 948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatuan azokak dirauen hiru egunetan sartzeko bi akreditazio jasoko ditu.
     
  3. Jasotako proposamen artistiko guztiak batzorde ebaluatzaileak ebaluatu eta zeintzuk erakutsiko diren 948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatuan hautatuko ditu. Diziplina bakoitzean aditu diren hainbat pertsonak osatuko dute, eta nork bere diziplinaren proposamenak aztertuko ditu.   Hautatutako proposamenak batzorde orokor batek onetsiko ditu gero; batzorde guztietan parte hartuko dutenek osatuko dute batzordea.
     
  4. Proposamenak hautatutakoan, 948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatuaren antolakuntza proposamenaren pertsona arduradunekin harremanetan jarri eta beharrezko informazio guztia emango die. Bukatzeko, programazio artistikoa definituko du.
     
  5. ARTE-ERAKUSTALDIEN EKOIZPENARI LAGUNTZEKO POLTSA
    Hautatutako proposamenak erakutsiko dituzten konpainia, talde eta/edo profesionalek laguntza-poltsa bana jasoko dute ekoizpen-gastuen ordainez.
    Laguntza-poltsaren zenbatekoa jaso ahal izateko, faktura aurkeztu beharko da, Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuari zuzendutakoa. Faktura-eredua jarriko da eskura. 
    Zenbateko hauek jasoko dituzte, zehazki: 
    • Zinema eta telebista​ 
      • 150 € BEZa barne
    • Arte eszenikoak
      •  Konpainia bakoitzarekin definituko da laguntza-poltsa, erakutsitako lanari dagokionez.
    • Musikak 
      • Kide bat eta hiru bitarte izanez gero - 200 € BEZa barne
      • Lau kidetik gora izanez gero - 400 € BEZa barne
    • Arte plastiko eta ikusizkoak 
      • 250 € BEZa barne

6.Erakustaldietan, formatua edozein dela, parte hartuko dutenen ardura, ez beste inorena, izango da beharrezko lege-baldintzak betetzea.