es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Artxibo Sistema

Nafarroako Artxibo Sistema Nafarroako Foru Komunitatean artxiboekin zerikusia duten eta modu koordinatuan lan egiten duten organo, zentro, zerbitzu eta bestelako baliabideek osatzen dute.

Nafarroako dokumentu-ondarea egoki kudeatu, zaindu, babestu eta zabaltzea bermatzen du. 

Erakunde hauek osatzen dute Nafarroako Artxibo Sistema:

  • Kultura Departamentua, zeinak sistemako buru gisa jarduten duen.
  • Nafarroako Kultura Kontseilua.
  • Dokumentu Ondarearen Ebaluazio Batzordea.
  • Administrazio publiko guztietan artxiboekin zerikusia duten organo, zentro, zerbitzu eta bestelako baliabideak, eta hitzarmen bidez integratzen diren baliabide pribatuak.

Sistemak beste artxibo-sistema batzuk barne hartzen ditu:

  • Foru Komunitateko Administrazioaren Artxibo Sistema, honako hauek osatua:

                     - Sistemaren Zuzendaritza.
                     - Dokumentu Ondarearen Ebaluazio Batzordea.
                     - Bulego-artxiboak.
                     - Artxibo nagusiak.
                     - Administrazioaren artxiboa.
                     - Nafarroako Errege Artxibo Nagusia.
                     - Erakunde publikoetako eta mendeko beste erakunde batzuetako artxiboak.

  • Tokiko erakundeen artxibo-sistemak.
  • Beste instituzio eta erakunde batzuen artxibo-sistemak.
  • Hitzarmen bidez sartzen diren organo, zentro, zerbitzu eta bestelako baliabide pribatuak.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.