Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Antzoki Sarea

Nafarroako Antzoki Sarea elkarte bat da, espazio eszeniko egoki bat erabilgarri duten 28 udalek osatzen dutena. Eszenatoki horiek, besteak beste, honako hauek guztiak ziurtatzen dituzte arte eszenikoen ikuskizun profesionalak eskaintzean: laguntza teknikoa aretoan ikuskizuna eskaintzen diren egunetan, kudeatzaile kultural profesionala, jarduera kulturala egiteko aurrekontua, eta programazio erregular eta egonkorra.

Sarea osatzen duten udalak honako helburu hauei begira elkartu dira: udaletako barne-aretoetan arte eszenikoen eskaintza bariatua eta kalitatekoa modu erregularrean eskaintzeko; kideen baliabideak optimizatzeko; administrazioekin elkarlana sustatzeko, haiekin partekatzen baitituzte arte eszenikoen gaineko eskumenak; eta sormena, prestakuntza eta ikus-entzuleen fidelizazioa lantzeko.

2013an sortu zen irabazi-asmorik gabe, eta ez ditu biltzen espazio eszenikoa duten Nafarroako udalerri guztiak. Espainiako beste sare eta zirkuitu batzuk ez bezala, sare hau ez dago gobernu autonomo edo diputazio baten organoen artean. Lankidetza-hitzarmen bat du sinatua Nafarroako Gobernuarekin 2013-2015 aldirako, eta horren ondorioz diru-laguntza bat jasotzen du urtean helburuak betetze aldera. Sarea ez da zirkuitu bat, ez du programazio propioa bultzatzen eta ez ditu diruz laguntzen kide diren udalak; izan ere, horiek Nafarroako Gobernutik eta beste entitate publikoetatik zuzenean jasotzen dituzte diru-laguntzak arte eszenikoen programazioa egiteko.


Ezkabazabal Emparantza 8, 1º A
31600 Burlata (Nafarroa)

654 338 452
secretariotecnico@redteatrosnavarra.com