es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroa Sortzailea

Artearen eta kulturaren sektorerako prestakuntza plana

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak lan egiten du Foru Komunitateko kultur entitate, enpresa eta sortzaileak prestatzen, interes sozialeko deklarazioa eskatu nahi duten edo eskuratua duten irabazi asmorik gabeko kultura entitate eta artistei aholkularitza eta laguntza emateaz gain.

Prestakuntza honek aukera emanen die beharrezkoak dituzten trebetasunak, abileziak eta ezagutzak eskuratzeko eta osatzeko, eta baita sektoreko beste profesionalekin esperientziak trukatu eta sareak egiteko ere.

2016rako prestakuntza ekintzak programatu dira jada interes sozialeko deklarazioa baduten profesionalekin, artistekin eta kultur entitateetako arduradunekin. Horien artean, Mezenasgoaren legeari buruzko informazio saioak, MECNA zigilua eskuratzeko interesa duten entitate eta artista guztiei irekiak, finantzazio molde berrien gaineko lantegi bat eta kultura irekia eta egile eskubideak ezagutzeko jardunaldi bat.

2016. URTEKO PROGRAMA

Eman izena hemen

Ikastaro guztiek Nafarroako Gobernuaren %100eko diru-laguntza izanen dute.

Nafarroa Sortzailea