es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroa. Lurralde sortzailea, lurralde hezitzailea

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentua eta Hezkuntza Departamendua elkarlanean aritu dira “Nafarroa. Lurralde sortzailea, lurralde hezitzailea” proiektua martxan jartzeko. Helburua eskolaumeei euren prestakuntza curriculumarekin lotutako kultura-arloko jarduera-multzo jakin bat hurbiltzea da. Programa, Nafarroako ikastetxe guztiei bidali zaiena, 2016-2017 ikasturterako hamalau jardueren proposamenarekin jaiotzen da; jarduera horiek artearen, museoen, liburutegien eta zinemaren inguruan ardaztuta egongo dira. Alabaina, hurrengo ikasturterako, artxiboei, ondare historikoari eta kultur ekintzari buruzko ekimen berri batzuk sartzen joango dira.

 

Eskaintzan, duen aparteko interesagatik, zinemaren inguruko jarduera bat nabarmentzen da, hots: Zinezten (zinema ikasbide), Gólem zinemak sustatua.
Ikasturte honetarako eskaintzak erakundeen parte-hartzea aurreikusten du, zehazki, Bitartean Arte eta Hezkuntza Elkartearena, arte garaikidea ikaskuntza-prozesu gisa hedatuz, Huarte Arte Garaikideko Zentroaren bultzadarekin, zeinak, era berean, artearen alorrean beste bi proposamen ere egiten dituen: hezkuntza-prozesuak – arte-prozesuak eta ilustrazio eta auto-ediziorako laborategi irekia. 

Museoen arloa da proposamen gehien egiten duena. Nafarroako Museoak honako hauetan lagunduko du: Ikertzailea naiz museoan, Egun bat gidari Nafarroako Museoan eta Abentura bat museoan; Lizarrako Karlismoaren Museoaren ekarpena, berriz, honako hau: Kasakatxoa, lebita eta berokia... gudurako jantziak; Paperezko abenturak. Soldadu liberalak eta karlistak; Emakumeak eta karlismoa; Bisita gidatuak Karlismoaren Museoko erakusketa iraunkorrera.
Bestalde, liburutegien arloak honako hiru eskaintza hauek egiten ditu: Nire liburutegia; eta Atzoko liburutegia gaurko liburutegia. Eta, horretaz gain, Inprimatutako liburuaren historian zeharreko bidaia: ondare-bisita.
Kulturako Zuzendaritza Nagusia – Vianako Printzea Erakundeak, bere zerbitzu guztien inplikazioaren bitartez, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamenduaren eta Hezkuntza Departamentuaren arteko lankidetza-formula hori bultzatzen jarraituko du eta 2017-2018 ikasturterako jada egiten den eskaintzari jarduera berriak gehitzeko konpromisoa hartzen du.

Deskargatu Nafarroa: Lurralde sortzailea, lurralde hezitzailea argitalpena

Deskargatu C 3 fitxa: Inprimatutako liburuaren historian zeharreko bidaia BERRIA