Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Musikaren eta Arte Escenikoen Artxiboa

Nafarroako Musikaren eta Arte Escenikoen Artxiboa

Nafarroak tradizio musikal eta eszeniko handi eta garrantzitsua du, mendeetan zehar balio kalkulaezineko dokumentu ondarea eragin duena. Gure kultura ondarea zati garrantzitsua izan arren, egun, gehienbat sakabanatuta dago eta ezezaguna da, eta horrek berekin dakar ezin ordezkatzeko galera gertatzeko arriskua.

Musikaren, dantzaren eta antzerkiaren munduari lotutako profesionalak eta erakundeak aspaldidanik, foru administrazioak egoera konpontzeko eskatzen ari dira. Egoera horri irtenbidea aurkitzeko eta erakundeen eta profesionalen eskaerari erantzuteko, Nafarroako Gobernuaren Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak 2017. urtean proiektu hau bultzatu nahi du Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuaren bidez, ondare horren izaera eta ezaugarri bereziak aintzat hartuta. Gauzak horrela, Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundeak, Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuaren bitartez, Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboa sortzeko eximena egin zuen. Artxibo honen kudeaketa Nafarroako Errege Artxibo Nagusiari agindu zaio.

Artxibo honetan sartzekoak izan daitezke Nafarroako MUSIKARENDANTZAREN eta ANTZERTIAREN adierazpen desberdinei dagozkien dokumentu-funts guztiak, jabetza (publikoa edo pribatua) eta jatorria (erakundeak, elkarteak, pertsona ospetsuak…) edozein dutela ere.

Informazio gehiago AMAENen webgunean.

Musikaren eta Arte Escenikoen Artxiboa