Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Aurkezpena

Museoen Zerbitzua museoen plangintzaz eta kudeaketa administratiboaz arduratzen da, museo-zentroentzako diru-laguntzen kudeaketaz eta horiek museo eta bilduma museografiko iraunkor gisa ofizialki aitortzeko eta erregistratzeko izapideaz barne. Bere oinarrizko beste eginkizunetako bat foru titularitateko museoen zuzendaritza eta kudeaketa da (Nafarroako Museoa, Karlismoaren Museoa eta Nafarroako Museo Etnologikoa).

Era berean, museo-bildumak kontserbatzeko, babesteko eta zabaltzeko irizpide teknikoak ezartzeaz, sustapen- eta dibulgazio-ekintzak eta programak garatzeaz, aholkularitza teknikoaz, ikuskaritzaz eta aitortutako museo-zentroen datu estatistikoak biltzeaz arduratzen da. Azkenik, Zerbitzu honek Ondare Etnologikoa eta Kultura Ondare Immateriala dokumentatzeko, babesteko eta zabaltzeko ekintzak egiten ditu.

Urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen du, eta Museoen Zerbitzuaren funtzioak zehazten ditu.

Nafarroako Museo eta Bilduma Museografiko Iraunkorrei buruzko uztailaren 2ko 10/2009 Foru Legeak museo-zentroei buruzko alderdi guztiak arautzen ditu.