Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Much Ado About Nothing

Uztailaren 23an eta 24an, 20:00etan
Errege Jauregia / Arkuen Aretoa
DAVID ESPINOSA / EL LOCAL E.C.
MUCH ADO ABOUT NOTHING
(Trumoi asko eta euri gutxi)

Zergatik jarraitzen da klasikoak muntatzen? Oihala zuri egoteak eragiten duen beldurrarengatik? Hasieratik bertatik arrakasta izateko bermea izateagatik? Iragana gogora ekartzea nahiago dugulako oraina aztertu edo etorkizunari begiratu ordez? Ikus-entzuleek berriro entzun nahi dutelako ipuin berbera, haurrak balira bezala? Antzerkia egintza anakronikoa al da, erromantikoek eta zaharkituek berekia dutena? Eta zergatik ez zaizkit niri testu horiek interesatzen? Gazteen errebeldia da? Arduragabekeria postmodernista? Jarrera esnoba? Zer egingo nuke nik egile horietako bati aurre egingo banio? Eta denetan handienari? Eta haren zenbait testuri? Posible al da Hamlet, Macbeth, Othello, Lear erregea, Romeo eta Julieta, Antonio eta Kleopatra, Ekaitza, Enrike V.a, Rikardo III.a, Nahi duzuen bezala eta Uda-gau bateko ametsa ikuskizun bakar batean antzeztea?
David Espinosa eta Local Espacio de Creacióneko haren jarraitzaileak saiatu egin dira, William Shakespearenren lan osoen bertsio apetazko, begi-engainagarri, artifizial eta hutsenean. Ikusteko antzezlan zoratua da, ikusgarritasunaren konbentzioez gogoeta egiten duena, abenturaz, maitasunaldiz, haragikeriaz, gerraz, tragediaz eta boterez betetako figuren eta objektuen bidez. Argi-ilunen joko ironikoa, zinemari, komikiari, arte plastikoei eta antzerkiaren beraren historiari keinu ugari egiten diena.


Sorkuntza, zuzendaritza eta antzeztea: David Espinosa
Lankidetza zuzendaritzan: África Navarro
Espazio eszenikoa eta argiak: AiR / David Espinosa
Musika eta soinua: Santos Martínez / David Espinosa
Irudia eta bideoa: Diego Dorado / David Espinosa
Ekoizpena: El Local E.C. / Festival Clásicos en Alcalá / C.A.E.T. Terrassa, Kataluniako Generalitateko Kultura Sailaren laguntzarekin
Banaketa eta creative managerra: M.O.M.-El Vivero
Iraupena, 50 minutu
Ez da gomendatzen 12 urtetik beherakoentzat.

 

Much Ado About Nothing