es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

MONTEAGUDO

BARNEALDEA

Abuztua.

Eskultura.

Monteagudoko bizilagunak elkarlanean arituko dira Queiles ibaiari begira jarriko den eskultura bat sortzen 

2018ko Landartek, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren arte eta landatartasun programak, eskultura eramanen du Monteagudora Aser Longas artistaren eskutik. Herritarrek eskultura bat egiten lagunduko diote eskultore horri eta, ondoren, Queiles ibaiaren begiratokian paratuko dute.

Monteagudo Landarteko bigarren edizio honetara batuko da herriaren balio arkeologikoa goresten duen eskultura-proiektu batekin. Monteagudoko Las Yeseras alderdian dago Nafarroako makrougaztunen aztarnategi ezagun bakarra; orain dela 16 edo 17 milioi urte gurean bizi ziren animalia handien fosilak daude bertan, hala nola mastodontearen fosilak.

Eremu horren garrantzia sustatu eta aldarrikatu nahirik, Foru Komunitateko eta Ebro ibarreko gune paleontologikorik garrantzitsuenetako bat baita, Erriberako herri horretako udalak 1,5 kilometroko interpretazio-ibilbide bat sortu zuen, ingurua balioetsi eta helburu turistiko eta hezigarrietarako erabili dadin.

Orain, Landartek ondare horren balioa azpimarratu nahi du eskultura-proiektu bat garatuz bertan. Herriko gizon-emakumeek, Aser Longas artistaren eskutik, eskultura bat sortuko dute. Obra Queiles ibaiaren begiratokian kokatuko da. Obrak denboran zehar luze iraunen du bertan, eta aztarnategiaren indar turistikoa sendotzeko balioko du.

Aser Longas

Iruņean 1983an jaiotako zangozarra da Aser Longas eta arkitektura ikasketak egindakoa Nafarroako Unibertsitatean. Hainbat estudiorekin batera aritu izan zen lanean, batez ere ah&asociados-ekin, eta 2009an urtebeteko prestakuntza bidaia bati ekin zion Ingalaterran eta Frantzian barrena. Ondoren, sorterrira itzuli zen eta han bizi da, arkitektura, eskultura, diseinua eta altzarigintza arloetan buru-belarri.

https://www.aserlongas.com/quienes-somos1-c1lsh

MONTEAGUDO