es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

MEMORIA DUTEN PAISAIAL 1. ARGAZKILARITZA LEHIAKETA

Administrazioaren Artxiboak “Memoria duten Paisaiak” izeneko proiektua sustatzen du eta argazkilaritza lehiaketa bat antolatzen du, aurten Paisaia Industrialari buruzkoa dena, irudiaren bidez herritarrak Nafarroako azpiegitura industrialen ondare-balioaz sentsibilizatzeko.

OINARRIAK. Deskargatu (Pdf-an)

1. Gaia

Aurkezten diren argazkiek XIX. mendearen amaieraz geroztik Nafarroa eraldatzen eta paisaia aldatzen laguntzen duten edo lagundu duten lantegi edo azpiegitura industrialekin zerikusia izan behar dute.

2. Parte-hartzaileak

18 urte baino gehiago dituen pertsona orok parte hartu ahalko du.

Lehiaketatik kanpo geratuko dira antolatzaileekin zerikusia duten pertsona guztiak, baita haien senideak ere.

Parte-hartzaile bakoitzak irudi bakarra aurkeztu ahal izango du, originala eta argitaratu gabea.

3. Aurkeztea

Dokumentazioa itxitako gutunazal batean aurkeztuko da eta bertan argazkia lehiaketara zein izenekin aurkezten den agertuko da. Gutunazalaren barruan bi gutunazal sartuko dira:

1. GUTUNAZALA:

Kanpoan bakarrik argazkiaren izena agertuko da.

Barruan DIN A4 orri bat sartuko da norberaren datuak (izen-abizenak, NANa, helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa) eta lehiaketara aurkezten den irudiaren kokapena (helbidea, udalerria...) agertuko dira.

2. GUTUNAZALA:
Kanpoan bakarrik argazkiaren izena agertuko da.

Gutunazalean aurkezten den argazkia sartuko da. Argazkiaren euskarriaren atzealdean bakarrik aukeratutako izenburua agertuko da.

Argazkia anonimoa izango da eta ez da argazkiaren egilea identifikatu dezakeen daturik agertuko ez barruan ez kanpoan. Argazkiaren izena bakarrik agertuko da.

Argazkiak originalak izango dira, argazki-paperean egindakoa, zuri-beltzean edo koloretan, gehienez ere 30 x 40 cm neurtuko dute eta markoztatu gabe egongo dira.

Argazki guztiak derrigorrez 30 x 40 cm neurtuko dituen euskarri zurrun baten gainean muntatuta egongo dira (kartoi-luma edo antzekoa).

4. Epea

Lanak aurkezteko gehieneko epea 2018ko irailaren 28ko 14:30ak izango da.

5. Non aurkeztu

Lanak (materialean kalteak ekiditeko behar bezala babestuta) Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren Erregistroan aurkeztuko dira (Nabarreria kalea, 39 31001 Iruña) bertaratuta edo posta ziurtatuz bidalita. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.

Antolatzaileek hartu-agiria emango dute.

6. Epaimahaia

Deialdia egiten duen entitateak epaimahaia izendatuko du eta argazkilaritzako bi adituk eta Nafarroako Gobernuko Artxiboen eta Ondare Dokumentalaren Zerbitzuko bi kidek osatuko dute.

7. Sariak

Sariak epaimahaiaren balorazioaren arabera emango dira, eta haien erabakia apelaezina izango da.

Lehenengoa: 900 euro

Bigarrena: 400 euro

Hirugarrena: 200 euro

Epaimahaiak egoki baderitzo sariren bat edo guztiak esleitu gabe utz ditzake.

Saritutako argazkiak eta lehiaketara aurkeztutako argazki sorta bat erakusketa batean agertuko dira.

Epaimahaiaren erabakia 2018ko urriaren 19an Nafarroako Gobernuko Kulturaren atarian http://www.culturanavarra.es/ argitaratuko da eta sari banaketa eta erakusketa noiz eta non egingo diren adieraziko da.

[page2image14640]

8. Lanak eta egile-eskubideak

Parte-hartzaileek aurkezten duten lanaren egiletzaren eta originaltasunaren ardura hartzen dute, bai eta hirugarren pertsonek lanaren gaineko eskubiderik ez izatearena ere.

Lehiaketan parte hartzean, parte-hartzaileek aurkezten duten argazkiaren gaineko eskubideak mantenduko dituzte. Sustapen jarduketa guztietan erabilitako argazkien egilea nor den adieraziko da.

Administrazioaren Artxiboari baimena ematen zaio hautatuko argazkiak eta haien egileak bere webgunean, sare sozialetan eta proiektu honen berri emateko erabiltzen den edozein hedabidetan argitaratzeko.

Finalera iristen diren argazkiak aurrerantzean Administrazioaren Artxiboaren parte izango dira. Hautatuak ez diren argazkiak Administrazioaren Artxiboaren egoitzan jaso ahal izango dira, Zaragoza errepidea, 3. km. 31191 Cordovilla (Nafarroa) helbidean astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.

9. Oharrak

Parte hartzeak oinarri hauek guztiak osotasunean onartzea dakar. Informazio gehiagorako:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Artxiboa Zaragozako errepidea, 3. km. 31191 Cordovilla (Nafarroa) Telefonoa: 848429721
E-posta: archivo.administracion.informacion@navarra.es