Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Los vascones y sus vecinos (siglos II a. C.-VIII d. C.)

Baskoiak eta haien auzoak (K.a. II. mendea-K.o. VIII. mendea)

Saila:  Historia, 140. zk.

Egilea:

Jokin Lanz Betelu


Erreseina:

Liburu honek K.a. II. mendetik K.o. VIII. mendera arte Pirinioen mendebaldeko eskualdean bizi ziren komunitateei buruzko azterketa historikoan sakontzea proposatzen du. Testuan, eskualdeko biztanleek beren interesak atzerriko potentzien edo erromatar agintarien aurka defendatzeko zer mekanismo erabiltzen zituzten azaltzen da. Hala, konponbidea ematen zieten sortzen zitzaizkien bizikidetza-arazoei, izaera politiko-administratiboko harremanen bitartez. Harreman horiek gaur egun diplomaziatzat hartuko genukeenaren bidez garatzen ziren; hau da, zenbait ordezkari bidaltzen zituzten integrazio-baldintza jakin batzuk botere-esparru zehatz batean negoziatzeko. Ordezkatuen kategoriak aldatu egin ziren denborak aitzina egin ahala, desberdinak izan baitziren erromatarren konkistaren garaian, lurraldea Inperioaren probintzia izan zenean eta Antzinate Berantiarrean.

Denbora horretan guztian, praktika diplomatikoak agerian jartzen du modu eta etapa desberdinak egon zirela lurraldea, lurralde horretan bizi ziren komunitateak eta komunitateen liderrak adierazteko. Horrela, liskarren eta haien konponbideen dinamika horren azterketak –gai hori modan egon da azken hogei urteetan, baina ez zaio baskoi-akitaniarren kasuari aplikatu–, oso bide emankorra eskaintzen du Antzinaroko eta Antzinate Berantiarreko Pirinioen mendebaldeko eskualdeko komunitateak beste ikuspegi batetik ezagutzeko.

Los vascones y sus vecinos (siglos II a. C.-VIII d. C.)