Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Los templarios en Cintruénigo

Contribución al estudio de la Orden del Temple en el Reino de Navarra (siglo XII)

Tenplarioak Cintruénigon

Egilea:

Salvador Remírez Vallejo


Erreseina:

Liburu honek Cintruénigotarren leinua Tenpleko kofradian, XII. mendearen erdialdean, integratu zenekoa aztertzen du. Integrazio hori Ebroko mugako enkomienda nagusiaren (Novillas) ondarea sendotu zuen jarduera ongile garrantzitsu batekin lotuta egon zen. Miliziarekin mantendutako erlazioa 1173ko uztailean iritsi zen bere goren unera, Pedro de Cintruénigok tenplarioei eman zienean bere mendeko jaurerria. Haren heriotzaren (†1177) eta Nafarroako militeek jaurerria bereganatzen huts egin izanaren ondorioz, erraztu egin zen freireak Alhamako mugako enklabe horretara iristea. Enklabearen ondarea Novillasetik administratu zen 1186ra arte, data horretan Cintruénigo enkomienda tenplario autonomoa bihurtu baitzen. Pedro Cognato eta Raimundo Laguarres komendadoreek izan zuten jaurerri tenplario horren agintaritza. Historiaren amaiera gisa, enkomienda kendu zenekoa aztertzen da, Cintruénigoko jaurerria Rodrigo Agaiz zaldunak erosi zuelako. Azkenik, lekukotza sigilografikoen eta heraldikoen azterketa egiten da, eta haietako gurutze pateek adierazten dutenez, hiribilduak Tenplearekin zerikusia izan zuen eta Tenplekoa izan zen. Hiribildu batek tenplarioekin izandako harremanen prozesuan, Cintruénigo unicum bat da eremu hispaniarrean.

Los templarios en Cintruénigo