Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Leire Ruiz Ganuza

Madrilgo William Layton Antzerki Laborategian hezitako aktore nafarra da. Jose Carlos Plaza, Mar Navarro eta Arnol Taraborellirekin trebatu da, besteak beste.

Bere azken aktore-lanak obra hauetan egin ditu: Deje su mensaje después de la señal, Fernando Bernuések zuzendua; Erlauntza, Mireia Gabilondok zuzendua; eta La Prueba, Emi Ecayk eta Carmelo Gomezek zuzendua, eta 2019ko urrian estreinatua. Gainera, Inextremis konpainia sortu zuen 2016an, lau lankiderekin batera, eta Gayarre saria irabazi zuten, Jose Padillak zuzenduriko Medida por medida proiektu eszenikoari esker. Lan hura Gayarre antzokian estreinatu zen 2017.

Beste obra hauetan ere egin du lan:Windermere Club, Juan Carlos Rubioren egokitzapena, Gabriel Olivaresek zuzendurikoa; La discreta enamorada, Pedro Miguel Martínezen zuzendaritzapean; Que desastre de función, Paco Mir-en egokitzapena, Alexander Heroldek zuzendua; eta Aquí no paga nadie, Darío Forena, Gabriel Olivaresek zuzendua.

Gayarre Antzokiko ekoizpenetan ere aritu da aktore, hala nola Carme Portacelik zuzendutako La Casa de Bernarda Alban, Adelaren pertsonaia jokatuz:  Casa de Muñecasen, Miguel Munárrizen zuzendaritzapean; eta  La importancia de llamarse Erneston, Alfredo Sanzolek zuzendurik.

Telebistan, berriz, Allí abajo, Cuéntame eta antzeko telesailetan parte hartu du, eta, hainbat denboralditan, EiTBk emandako Vaya Semanita umore-saioan.

Zinemari dagokionez, nabarmentzekoa da  Erlauntza/El Enjambre filmean egindako lana (2020ko azaroan estreinatu zen zinemetan). Horrez gain, haurrendako coach gisa egin du lan Alegría eta Tristeza film luzeetan, eta Baztani buruzko trilogia ospetsuan.

Bestalde, 2015etik aurrera, inprobisazio-modulua ematen du Dario Facalek Madrilen zuzentzen duen Work in Progress interpretazio-eskolan, eta interpretazio-irakaslea da Nafarroako Butaca78 eskolan.

Aranguren ibarreko Antzerki Tailerraren zuzendaria da 2016az geroztik

Leire Ruiz Ganuza