Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Las harpías en Madrid

LA CAVA
Abuztuaren 5ean, 22:30ean

Compañía Pérez y Goldstein
Egilea: Fernando J. López, Castillo Solórzanoren eleberritik abiatuta
Zuzendaria: Quino Falero

 

Ama bat, Teodora, eta bi alabak, Luisa eta Feliciana, dira Castillo Solórzanoren eleberrian libre aski ideia hartutako komedia honi izena ematen dioten emazitalak. Lehendik agertokietara inoiz iritsiak ez ziren hiru emakume, beren engainuen eta maltzurkerien bidez Espainia barrokoan aurrera egiten saiatuko direnak. Pieza hau idazteko asmoa proposamen kritiko eta feminista moduan sortu zen, eta bertan umorearen eta kontakizungintza pikareskoaren kodearekin jokatzen da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren gai larriari heltzeko. Egoera jakin bat hartzen da abiapuntu, XVII. mendeko Madril, eta bertan bilatzen dira denboragabe bihurtzen duten ezaugarriak –eta aski da gure ingurura begiratzea–. Baina antzezlan hau, gainera, Urrezko Mendeko literaturari egindako omenaldi pozgarria da eta, bereziki, pikaroei, Celestinaren tradizioaren oinordeko eta gehiegitan bigarren maila bidegabe batera kondenatutakoei. Zenbait autoreri, besteak beste, Garcilaso, Cervantes, María de Zayas eta Calderóni, egindako keinuen artean, komedia honek gonbidatzen gaitu XXI. mendeko gure ikuspegitik antzezlaritza barrokoan oso ohikoak diren gaietara begiratzera, esate baterako, ohorera, maitasunera edo erabakimenera. Las harpías en Madrid antzezlanak, mozorroen eta katramilen pean, ikus-entzuleen barrea eragin nahi du, baina, era berean haien gogoeta piztu nahi du eta errealitatearen gaineko begirada kritiko bat eskaini. Orduan izan ginenekoen gainean… Eta orain garenon gainean. Fernando J. López

Egilea: Fernando J. López, Castillo Solórzanoren eleberritik abiatuta
Zuzendaria: Quino Falero
Bertsioa: Fernando J. López

Antzezleak:
Teodora: Nuria González Luisa: Marta Aledo Feliciana: Natalia Hernández
Horacio: Juanan Lumbreras César: Paco Déniz

Fitxa teknikoa / artistikoa:
Eszenografia: Mónica Boromello Jantziak: Lupe Valero Argien diseinua: Toño M. Camacho Soinuen espazioa: Ana Villa eta Juanjo Valmorisco Ekoizpena: Chácena, Flower Power, De Gira Diseinu grafikoa eta argazkiak: Javier Naval Ekoizpen zuzendaritza: Nadia Corral Zuzendaritza- eta ekoizpen-laguntzailea: Rocío Vidal Banaketa: Clara Pérez

 

Las harpías en Madrid