Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Langileria berri baten eraketa Iruñerria (1956-1976)

Egilea:

Nerea Perez Ibarrola


Laburpena:

Frankismoaren amaiera eta trantsizioa, soilik elite politikoen kontua izateari utzi diote. Azken urteotan, bi prozesuhistorik hauetan fabriketatik, auzoetatik eta kaleetatik parte hartu zuten pertsonek aldaketa soziopolitikoan izan zuten papera berreskuratuz joan da. Ildo horretan, lan honek frankismoaren garaiko Iruñerriko langileen historia aztertzen du, hauek funtsezko papera izan baitzuten frankismoaren amaieran hirian gertatu zen mobilizazio herritarraren oinarrian egon zen protesta sozialaren eta erregimenaren deslegitimatzearen egituraketan. Ez du, ordea, paper hura zertan zetzan azaltzen, langileria diktaduraren amaieran eta trantsizioan jardungo zuen subjektu historiko bezala, hots, historia haien protagonista bezala, nola itxuratu ziren baizik. Bide horretan, talde sozial berri bat osatzetik klase sozial kontziente bat osatzera igaro zirela ulertzea izango da gakoa.

Horregatik, lan honek frankismoaren garaiko Iruñerrian langile izan eta sentitu zirenen historia egin nahi du, langile identitate bat partekatzen zutenen historia, langile kontzientzia batek gidatuta frankismoaren aurka borrokatu zutenen historia.

Langileria berri baten eraketa Iruñerria (1956-1976)