es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Lan-faseak

NKPE-a eraikitzeko lan-faseen laburpena

  • AURREKARIAK

Zuzendaritza Nagusiak - Vianako Printzea Erakundeak bere kultura-politikaren ardatz nagusia du herritarren parte-hartzea, hala barnekoa nola kanpokoa. Proiektuak lurraldearekin eta herritarrarekin bat eginik garatzeko funtsezko osagarria da parte-hartzea. Horretarako beharrezkoa da parte hartzeko eredu berriak abian jartzea, biztanleen eta XXI. mendeko kultura- eta arte-sektoreen premiekin eta eskaerekin bat datozenak.

Kultura, Kirola eta Gazteria Departamentuaren ildo estrategiko hori Nafarroako Gobernuaren akordio-programarekin bat dator, bere 2.8. puntuan kulturaren helburu bikoitza zehazten baitu.

Xede horrekin, parte-hartze plana sustatu zuen Kultura Zuzendaritza Nagusiak, eta hura 2016an zehar gauzatu zen Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Herritarren Partaidetzarako atalarekin elkarlanean.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2016-2019 Ekintza Plana, kultura Zuzendari Nagusiaren 2017ko apirilaren 26ko, 104/2017 ebazapenaren bidez onartua izan da eta Gobernu Irekiko webgunean ikusgarri dago.

Halaber, Kultura, Kirola eta Gazteria kontseilariak, Ana Herrera Isasi, eta Kultura Zuzendaritza Nagusiko - Vianako Printzea Erakundeko Zuzendariak, Fernando Pérez Gómez, legealdi honetako kultura-politikaren ildoak ezarri dituzte.

  • ELABORAZIOA

1.Eta 2. Faseak 

Helburua Ekintza Plana eraikitzea da, egungo egoeraren diagnostikotik abiatuz. Nafarroan kulturarekin zerikusia duten jarduerak bideratzeko eta balioan jartzeko tresna gisa erabiliko da Plan hori.

Diagnostikoaren proposamena ikaskuntzan eta parte-hartzean oinarritutako ikuspegi metodologikoari jarraituz planteatu da. Horrela, Nafarroako Kulturaren Diagnostikoa eraikitzeko erabili diren iturri edo edukiak ondorengoak izan dira: Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2016-2019ko Parte-Hartze Planak jasotako ekarpenak, Nafarroako Kultura Kontseiluak egindako aurre-diagnostikoak, lekuko pribilegiatuei egindako elkarrizketak, Nafarroako Kultura Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendari eta teknikariekin egindako lan saioa eta oroitza-txostenak, artikuluak, sektore-txostenak, planak, aspaldian egindako diagnostikoak eta abar. Lan hori 2017ko apirila eta uztaila bitartean garatu da. Lanaren emaitza gisa, ondorengo txostenak egin dira: Nafarroako kultura- eta sorkuntza-sektoreen diagnostikoak.

3. Fasea

Lan-mahaiak: 

4. Fasea

Nafarroako Kultura Plan Estrategikoaren (NKPE) zirriborroaren idazketa.

Bilatzailea