Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

La portada de Santa María de Olite, de la vid a la piedra

Erriberriko Andre Maria Erreginaren elizaren portada, mahatsondotik harrira

Egileak:

Carlos J. Martínez Álava (coord.), Violeta Romero Barrios, Javier Corcín Ortigosa,Clara Fernández-Ladreda Aguadé, Leopoldo Gil Cornet, Laura Elvira Tejedor, Mercedes Unzu Urmeneta, María García-Barberena Unzu,Nicolás Zuazúa Wegener, Carlos Zuza Astiz


Erreseina:

Erriberriko Andre Maria Erreginaren elizaren mendebaldeko fatxada 2015etik 2017ra zaharberritu zuten. Berritze-lan hori asmo handikoa eta konplexua izan zen, eta Nafarroako Gobernuak eta Gondra Barandiaran Fundazioak finantzatu zuten. Elizako portada margotu zoragarria izan zen lanen xede nagusia, zein, fatxadarekin batera, XIV. mendearen lehen herenean egin baitzuten.
Polikromien ondoz ondoko geruzak XIX. mendearen amaieran kendutako arkupe zabal bati esker kontserbatu ziren. Elementu guztiak garbitzeko eta aldaketen arrazoiak jakiteko beharra zegoen, bai eta hondatuta zeuden zatiak egonkortu eta emaitza babesteko beharra ere, kontserbazio egokia bermatze aldera. Lanek zenbait diziplinatako (arkitektura, zaharberritzea, arkeologia, historia, artea, mahasgintza...) adituen ardura eta interesa piztu zuten. Horrela jaio zen liburu hau, diziplina anitzekoa ezinbestean. Izan ere, Erriberriko Andre Maria Erreginaren elizaren portadak, bere berezitasun nabarmenean, maila berean batzen ditu ikonografia kristaua, artea eta mahasgintza, gaur egun ere ulergarria eta koherentea zaigun “mahatsondotik harrira” doan ibilbide batean.

La portada de Santa María de Olite, de la vid a la piedra