Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

La luz de un sueño. El cine de Helena Taberna

Amets baten argia. Helena Tabernaren zinema

Egilea:

Carlos Roldán.


Erreseina:

La luz de un sueño. El cine de Helena Taberna liburuak Nafarroako zuzendariak egindako lanaren azterketa bat egiten du. Argitalpena bi zatitan egituratuta dago: lehen zatian, Tabernaren filmak aztertzen dira; bigarrenak, berriz, sortzailearengana hurbiltzen gaitu, elkarrizketa sakon baten bitartez. Liburuak zuzendariaren filmen gaiak aztertzen ditu, eta gai horiek (ETAren terrorismoa, genero-indarkeria, memoria historikoa edo sektak, esaterako) gizartea “kolpatzea bilatzen dute”. Formatuari dagokionez, sarritan fikzioaren eta dokumentalaren artean mugitzen dira, liburuaren egileak, Carlos Roldánek, azaldu duenez. Zuzendariaren lehen film laburretan ere gai horiek ziren nagusi.

Tabernak adierazi duenez, zenbat eta emakume gehiago egon zineman, “aukera gehiago egonen dira maisulanak sortzeko eta mundua bi ikuspegietatik kontatzeko, ez soilik ikuspegi maskulinotik”.

La luz de un sueño. El cine de Helena Taberna elkarrekin argitaratu dute Euskadiko Filmategiak, Nafarroako Filmategiak eta Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak.

La luz de un sueño. El cine de Helena Taberna