Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

La danza en Estella. Francisco Beruete

Estudio del corpus de danzas creado para el Grupo Folklórico Municipal de Estella durante la década de 1950

Dantza Lizarran. Francico Beruete

Egilea:

Juan Carlos Doñabeitia Cardiel


Erreseina:

XIX. mendea amaitzear zegoela, Erromantizismoaren oroimenak artean bizirik zirauen bitartean, Nafarroan lurraldearen identitatea aldarrikatzeko mugimendu bat sortu zen, Gobernu liberalak Nafarroako foru-sistema desagerrarazteko zituen asmoen aurkako erreakzio gisa. Testuinguru horretan, Lizarrak Larrain-dantza berreskuratu zuen 1903an. Harrezkero, besteak beste utzikeriagatik edo Espainiako Gerra Zibilagatik, desagertu eta berriro suspertu da zenbait aldiz. Azkenik, 1947an, Lizarrako Udalak dantza-talde bat sortu zuen, eta talde horren babesak egonkortasuna eman zion koreografia horri.

1950eko hamarkadan, Lizarrako dantzariek hainbat bidaia egin zituzten Espainian zehar; hori dela eta, ikusi zuten nolabaiteko garrantzia zuen ikuskizun bat sortzea beharrezkoa zela. Horretarako, tradizioan oinarritutako dantza-multzo berri bat sortu behar izan zuten. Esaten ahal dugu ahalegin horrek arrakasta izan zuela; izan ere, gaur egun, estreinalditik hamarkada batzuk joanagatik, bere horretan interpretatzen jarraitzen dute, gaurkotasunik galdu gabe.

Lan honetan, hain zuzen, aipatutako elementu horiek guztiak jasotzen dira; hau da, taldearen bizitzaren alderdiak eta ekimen horren sustatzaile nagusiaren, Francisco Beruete jaunaren, garrantzia.

Lizarrako Udalarekin batera argitaratutako liburua da.

La danza en Estella. Francisco Beruete