Kultur politikak xede bikoitzari erantzun behar dio:
- Batetik, gizartea kohesionatuko duten eta aniztasunean, askatasunean, sormenean, justizia sozialean, gizarteratzean, parte-hartzean eta demokrazian oinarritutako bizikidetza-esparruak osatuko dituzten balioak eta bizitzeko eta pentsatzeko moduak sustatzea.
- Bestetik, kulturaren alderdi sortzailea eta berritzailea ahalik eta gehien hedatzea, gizarte garaikideek aurre egin beharreko erronkei erantzun ahal izateko. Kultur politikaren erronka berria hurbiltasunean eta parte-hartzean oinarritutako garapen komunitarioa gauzatzea da.
Kultura Politikaren Inguruko Dokumentua 2015-2019 Legealdia (PDF)