Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

KULTUR 2019

ekainak 21 - irailak 7

Hogeita laugarren ediziora iritsi da aurten Kultur. Hazi egin zaigu urteen joanean, egungo formatura iritsi arte. 

Hogeita laugarren ediziora iritsi da aurten Kultur. Hazi egin zaigu urteen joanean, egungo formatura iritsi arte.

Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirola eta Gazteria Departamentuak antolatzen du eta Nafarroa osoan barna hedatzen den zirkuitu musikal bat eskaintzen du, herritarrek kalitatezko musika-proposamenak ikusteko eta entzuteko aukera izan dezaten gure lurraldeko musika-tradizio nabarmena han bilduta.

Kulturrek kultura-jardueraren deszentralizazioa sustatzen du, Iruñetik kanpora eramanda; eta gure Komunitateko musika-taldeei beren lana beste udalerri batzuetan erakusteko aukera eman die. Hala, musika-formatu askotarikoak biltzen ditu, bai tradizionalak, bai garaikideak. Baina Kulturren programazioak, musika-proposamenez gain, dantza eta arte plastikoak ere hartzen ditu barne. Parte hartuko duten taldeak Nafarroakoak zein beste autonomia-erkidego batzuetakoak dira.

2019an, jarduera-programa ostegun, ostiral eta larunbatetan garatzen da, ekainaren 21etik irailaren 7ra bitarte, 35 herri eta intereseko lekutan. Horretan, musika-, dantza- eta arte-arloetako programazio zabala eta ugaria eskaintzen da. Gainera, larunbatetan, tokiko jarduera turistiko bat egingo da proposamen kulturalaren osagarri, Turismo Marketineko Zerbitzuarekin batera egituratuta.

Uztailaren 4tik abuztuaren 25era, Dantza filmaren irudien argazki-erakusketa egongo da ikusgai Bertizko Jaurerriko jauregian; Xabier Artola Zubillaga argazkilariarenak dira irudiak.

Mendialdeko, Erriberako eta Erdialdeko herrietako plazez eta karrikez gozatzeko ekimen bat da Kultur. 

KULTUR 2019

KULTUR 2019