es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Kultur 2018

Ekainak 22 - Irailak 8

KULTUR Kultura, Kirola eta Gazteri Departamentuak, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiaren laguntzaz antolatzen duen programa bat da.

Orain dela 23 urtetik hona,KULTURrek udaz gozatzeko aukera ematen du Nafarroan, herritik atera behar izan gabe. Urte horietan zehar, programa handitu eta garatu egin da eta, gaur egun, udako sasoiaren aisialdi- eta kultura- proposamen garrantzitsuena bilakatu da Nafarroan.

Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirola eta Gazteria Departamentuak antolatzen du eta Nafarroa osoan barna hedatzen den zirkuitu musikal bat eskaintzen du, herritarrek kalitatezko musika- proposamenak ikusteko eta entzuteko aukera izan dezaten gure lurraldeko musika-tradizio nabarmena han bilduta.

KULTURrek kultura- jardueraren deszentralizazioa sustatzen du, Iruñetik kanpora eramanda; eta gure Komunitateko musika-taldeei beren lana beste udalerri batzuetan erakusteko aukera eman die. Hala, musika- formatu askotarikoak biltzen ditu, bai tradizionalak, bai garaikideak. Baina KULTURren programazioak, musika- proposamenez gain, dantza eta arte plastikoak ere hartzen ditu barne.

2018an, jarduera-programa ostegun, ostiral eta larunbatetan garatzen da, ekainaren 22tik irailaren 8ra bitarte, 36 herri eta intereseko lekutan. Horretan,musika-, dantza- eta arte- arloetako programaziozabala eta ugaria eskaintzen da. Gainera, larunbatetan, turismoaren arloko proposamen batekin osatuko da kultura-proposamena.

Uztailaren 20tik abuztuaren 20ra, Javier Ciga margolari nafarraren obraren erakusketa bat egonen da Bertizko Jaurerrian.

KULTUR egiten dugun lagunon nahia da aurtengo KULTURreko edizioa disfrutatzeko modukoa izatea, baita ahazteko zaila izatea ere. Horixe baitaKULTUR, Mendialdeko, Erriberako eta Erdialdeko herrietako plazez eta karrikez gozatzeko ekimen bat.

Deskargatu egitaraua (Pdf-an)

Kultur 2018