es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Kultur 2017

Ekainak 23 - Irailak 9

KULTUR Kultura, Kirola eta Gazteri Departamentuak, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiaren laguntzaz antolatzen duen programa bat da.

Jarduera-programa uda guztian zehar garatzen da, ekainaren 23tik irailaren 9ra bitarte, 38 herri eta intereseko lekutan. Horretan, musika, dantza, arte eta jarduera turistikoen arloetako programazio zabala eta ugaria eskaintzen da.

Ostegun, ostiral eta larunbatetarako, kontzertu erakargarri bat eskaintzen du programazio artistiko gisa, eta, haren osagarri, turismo arloko jarduera bat.

Arte plastikoak eta, bereziki, pintura nabarmentzen dira KULTUR-eko programazio artistikoan; izan ere, hiru erakusketa interesgarri eginen dira Agoitzen, Bertizko Jaurerrian
eta Tafallan.

Tafallan, ekainaren 30etik uztailaren 25era, Abigail Lazkoz egonen da Biodône lanarekin; Bertizen, uztailaren 20tik irailaren 4ra, Begoña Antónek, Lauvageren laguntzarekin, Haiek Danak Sorginak-Todas Ellas Brujas proiektua erakutsiko du; eta, Agoitzen, abuztuaren 4tik 30era, Luis Vassallok Cuaderno de verano obra-bilduma aurkeztuko du.

PROGRAMA KULTUR 2017

[PROGRAMA DE MANO]

Kultur 2017