es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Kultur 2016

Ekainak 17 irailak 10

KULTUR Nafarroako Gobernuaren Kultura, Kirol eta Gazteria Sailaren programa bat da. Programa hori udaran gauzatzen da, 39 udalerri eta leku interesgarritan, eta musika, dantza eta arte arloetako era askotako jarduera ugari izaten dira ikusgai.

Ekainaren 17tik irailaren 10era, ostegun, ostiral eta larunbatetan, Kultur izango da Nafarroako kulturako protagonista nagusia.

Kultur programako jarduera artistiko nagusiak arte plastikoen eta pinturaren arlokoak dira; izan ere, Agoitzen, Bertizko Jaurerrian eta Corellan erakusketa interesgarri bana egongo da.

Corellan, uztailaren 1etik 31ra, Álvaro Gil eta Natacha Sansoz egongo dira.

Bertizen, uztailaren 20tik irailaren 4ra, Maite Ortegaren lanak izango ditugu ikusgai.

Agoitzen, abuztuaren 4tik 31ra, Pep Carrióren lana egongo da erakusgai, aipatu pintura-erakusketak osatzeko eskaintza berezi gisa.

Jaitsi programa (PDF)

Kultur 2016