es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Kultur

Ekaina - Iraila

KULTUR Nafarroako Gobernuaren Kultura, Kirol eta Gazteria Sailaren programa bat da. Programa hori udaran gauzatzen da, 39 udalerri eta leku interesgarritan, eta musika, dantza eta arte arloetako era askotako jarduera ugari izaten dira ikusgai.

Kultur

Lotutako ekitaldiak

Erakusketak

Pedro Salaberri. Erakusketa.

Pedro Salaberri. Erakusketa


2020/07/18 - 2020/08/30

Bertizko Jauregiaz
"Bideak"

Kultur

TUBALA UXOA ABESBATZA.

TUBALA UXOA ABESBATZA


2020/07/18

/ Irantzuko monasterioa / 19:00 / Eliza

Kultur

FETEN FETEN.

FETEN FETEN


2020/07/23

Donamaria / 21:00 / Plaza
Musika fresko, dibertigarri eta oso dantzagarria, mota askotako estiloak nahasten dituena, hala nola fox trota, txotisa, jota, seguidilla, erronda, pasodoblea eta habanera.

Kultur

LAZY DAISY BAND.

LAZY DAISY BAND


2020/07/24

Lodosa / 22:00 / Espainia plaza - Pasealekua
Lazy Daisy Band taldeak Ipar Amerikako sustrai-musikaren soinu askotarikoak lantzen ditu.

Kultur

EDITH PIAF TRÍO.

EDITH PIAF TRÍO


2020/07/25

Martzilla / Gazteluko patioa
Kalima abeslari polifazetiko eta moldakorra da eta 948 Merkatuan (Nafarroako lehenbiziko Arteen Azoka) hartu zuen parte ezusteko artista gisa; han aurkeztu zuen bere lehen diskoa, Miscelánea.

Kultur

BRODAS BROS.

BRODAS BROS


2020/07/30

Elizondo / Plaza
200.000 ikuslek baino gehiagok ikusi dituzte beren emanaldiak, eta SDK munduko txapelketa, 2012ko Eurobattle txapelketa eta JustedeboutSpain (hainbat aldiz) irabazi dituzte. 2017an, Max Sarietarako izendapena lortu zuten antzezle-zerrenda hoberenarengatik, eta 2018an, kaleko ikuskizun hoberenarengatik.

Kultur

ESTITXU.

ESTITXU


2020/08/01

Garralda / Udaletxe plaza
Estitxu abeslari eta konposatzaile nafarra (Bera, 1987) 15 urterekin hasi zen musika-munduan, Egan erromeria-talde ezagunaren teklatu-jotzaile eta koru-egile.

Kultur

CON X THE BANJO.

CON X THE BANJO


2020/08/06

Lekunberri / Plaza
"Con X The Banjo” taldea lau mutil nafarrek osatzen dute eta astegunetan entseguak egiteko bakarrik zapaltzen dute beren jaioterria.

Kultur

SUAKAI .

SUAKAI


2020/08/07

Otsagabia / Plaza
On the Rocks ikuskizunaren musika. Kontzerturako bertsioan, rockaren abesti ospetsuenak, balada sakonenak eta bertsiorik pertsonalenak entzun ahal izanen dira. 

Kultur

 URDASOINU DEL FAUNO.

URDASOINU DEL FAUNO


2020/08/08

Leireko monasterioa / Eliza
En el programa interpretan 6 obras del repertorio clásico de la flauta travesera. Obras de 6 autores franceses de fines del S.XIX, principios del S.XX, época clave en el resurgir de la flauta travesera como instrumento solista.

Kultur

JOAN GARRIGA I EL MARIATXI GALÁCTIC.

JOAN GARRIGA I EL MARIATXI GALÁCTIC


2020/08/13

Izaba / Anfiteatroa
Dusminguet-en sortzailea eta La Troba Kung-Fú-ko arima da Joan Garriga, eta artista oso garrantzitsua, XXI. mendean Katalunian musika herrikoiak izandako garapena ulertzeko.

Kultur

JAVIER RUIBAL.

JAVIER RUIBAL


2020/08/14

Viana / San Pedroko hondakinak
Konposatzailea, gitarra-jotzailea, abeslaria, bere testuen egilea eta bere lanen moldatzailea. Haren musikan, flamenkoak, musika sefardiak, magrebtarrak, jazzak eta rockak egiten dute bat, besteak beste. 2007ko otsailaren 28an, Andaluziako Domina jaso zuen bere ibilbidearen aitorpen gisara. 

Kultur

JAVIER RUIBAL.

JAVIER RUIBAL


2020/08/15

Viana / San Pedroko hondakinak
Konposatzailea, gitarra-jotzailea, abeslaria, bere testuen egilea eta bere lanen moldatzailea. Haren musikan, flamenkoak, musika sefardiak, magrebtarrak, jazzak eta rockak egiten dute bat, besteak beste. 2007ko otsailaren 28an, Andaluziako Domina jaso zuen bere ibilbidearen aitorpen gisara. 

Kultur

UVOLUTION.

UVOLUTION


2020/08/20

Corella / María Teresa parkea
Espainiar World Music-eko NuvolutioN taldeak mestizaje harrigarriez eta soinu tribalez betetako ikuskizun bat aurkezten du, sortze-askatasuna aldarrikatuz eta honako hauen konplexurik gabeko fusioaren alde eginez: erritmo ekialdetarrak, indiarrak, zeltak, funk-ukituak eta apaingarri elektronikodun soula. 

Kultur

MELENAS.

MELENAS


2020/08/20

Artaxoa / Quinta parkea
Bueltan dator Melenas, horrenbeste espero genuen bigarren LParekin; kasu honetan, nazioarteko oihartzun eta banaketa izan du Trouble in Mind Records estatubatuar disko-etxearen bidez; besteak beste, Jacco Gardner, Mikal Cronin eta Night Beats artistek lan egin dute disko-etxe horrekin. 

Kultur

TAHÚRES ZURDOS.

TAHÚRES ZURDOS


2020/08/21

Zangoza / Arcadas plaza
2004an, Tahúres Zurdos taldeak agur esan zuen, 17 urteko musika-ibilbidea egin eta gero. Edo gero arte; izan ere, lehengo urteko abuztuaren 17an, gero arte horretatik 15 urtera, agertokietara bueltatu zen talde nafarra, ongintzazko arrazoiengatik: Draveten Sindromea Elkartearen aldeko ongintzazko kontzertu bat ematea. 

Kultur

ELKHOS AHOTS-TALDEA.

ELKHOS AHOTS-TALDEA


2020/08/22

Pitillas / San Pedro eliza
Elkhos ahots-taldea 2004an sortu zen, haren fundatzaile eta zuzendari Carlos Gorricho Otermin jaunaren eta musikari lotutako hainbaten ekimenez, helburu bakarra izanik: abesbatza-musika interpretatzea.

Kultur

TIPITAKO.

TIPITAKO


2020/08/22

Zugarramurdi / Sorginen leizea
Nafarroako talde hau 2010ean sortu zen, asmotzat izanik flamenkoaren, rockaren eta estilo latinoen ukituen arteko estilo-nahasketa eszenaratzea eta artisten eta publikoaren arteko baterako dantza bat sortzea.

Kultur

ALFREDO & IKER PIEDRAFITA+LAGUNAK.

ALFREDO & IKER PIEDRAFITA+LAGUNAK


2020/08/27

Estella-Lizarra / Los Llanos Kulturguneko lorategiak
  Alfredok eta Iker Piedrafitak, aita-semeak, elkarrekin proiektatzen dute Nafarroako rock soinuaren zati handi bat.

Kultur

FLOR DE CANELA.

FLOR DE CANELA


2020/08/27

Fitero / Malvas plaza
eren errepertorioan hauteman dezakegun jazz-eraginaz gain, proiektuak Latinoamerikako folklorearen sonoritatean sakontzen du eta, besteak beste, popak, rumbak eta soulek ekartzen duten lengoaiatik elikatzen da.

Kultur

BRUNO, LORENA Y AMIGOS.

BRUNO, LORENA Y AMIGOS


2020/08/28

Uxue / Plaza
Flamenkoa

Kultur

TODOS SECRETOS.

TODOS SECRETOS


2020/08/28

Altsasu / Foruen plaza
Talde hau etengabe aritu dira biran Espainia osoan zehar eta Los Secretos-en omenaldi-talde hoberenaren izendapena jaso dute Espainian.

Kultur

IN TEMPORE ABESBATZA-CORO&ENSEMBLE.

IN TEMPORE ABESBATZA-CORO&ENSEMBLE


2020/08/29

Orreaga - Roncesvalles / Eliza
“Tejiendo sueños – Ametsak ehuntzen” izeneko programa interpretatuko du In Tempore Abesbatza, Coro & Ensemble taldeak, soka- eta piano-seikote instrumental batek lagunduta.

Kultur

MARUJA LIMÓN.

MARUJA LIMÓN


2020/08/29

Mendigorria / Plaza
Maruja Limónek Ante mí disko berria (Kasba Music, 2019) aurkezten du. 

Kultur

IPARFOLK.

IPARFOLK


2020/08/30

Los Arcos / Coso plaza
Espainian barrenako zenbait jaialditan aritu eta Portugalgo eta Eskoziako lurretan ibili eta gero, Iparfolk bueltan dator Kultur programara, eta, zehazki Los Arcosera, bere musikak dakarren ahalmen eta energia guztiarekin.

Kultur

LOS STOMPERS Y NUALA IRISH DANCERS.

LOS STOMPERS Y NUALA IRISH DANCERS


2020/09/03

Tutera / Alfonso Borrokalaria plaza
Irlandar musika eta dantzen gau-emanaldia

Kultur

THE 2 BLUES BAND.

THE 2 BLUES BAND


2020/09/04

Arguedas / Tinglao plaza
Taldea 1990ean sortu zen, Iruñean, Miguel 'Lawyer' Gonzálezen (ahotsa) eta Michel 'Montgomery' Remónen (gitarra) eskutik, eta, aurrerago, kide berriak bildu ziren taldea osatzen laguntzeko.

Kultur

TEMPORA.

TEMPORA


2020/09/04

Etxarri Aranatz / Plaza
Tenpora Tolosaldean sortutako taldea da. Ibilbide luzeko bost musikarik osatzen dute; 2012an hasi ziren jotzen eta bi disko luze argitaratu dituzte (Mundu berria 2014 eta Itzulika 2017).

Kultur

JORGE SÁNCHEZ Y EVA NIÑO: TROVA CUBANA A DÚO.

JORGE SÁNCHEZ Y EVA NIÑO: TROVA CUBANA A DÚO


2020/09/05

Erronkari / Kiroldegia
Musikari hauek duela 18 urte baino gehiago osatu zuten bikotea eta gitarraren eta biolontxeloaren bidez ateratzen zaie trobaren musika. 

Kultur

ELUNTZE DANTZA TALDEA.

ELUNTZE DANTZA TALDEA


2020/09/05

Agoitz / Kultura Etxea
Eluntze Dantza Taldea Mendillorrin sortua da, eta hemen aurkezten den ikuskizuna beren hamargarren urteurrena dela-eta sortu dute.

Kultur

JO AND SWISS KINIFE.

JO AND SWISS KINIFE


2020/09/06

San Adrian / Plaza
Jo & Swiss Knife folk-musika eta musika amerikarra jotzen duen boskote bat da; 2014an abiatu zuten beren ibilaldia eta indarrez sartu ziren tokiko agertokietan Music From Small Pink lehen diskoarekin.

Kultur

THE BLACK LIST SOUL BAND.

THE BLACK LIST SOUL BAND


2020/09/11

Ribaforada / Barranco (Zaldun Tenplarioak kalea)
The Black List Soul Band 2015ean sortu zen, Iruñeko eta Gasteizko musikariez osatuta. Soul musikaren historiako guztiko kanta hoberenen zerrenda luzeak osatzen du errepertorioa, bertsio oso dantzagarrietan, funkaren eta bluesaren ukituekin.

Kultur

KOERS.

KOERS


2020/09/11

Tafalla / Arkakusoen plazatxoa
Koers-ek erritmo esan nahi du afrikaansez, eta horretan ez dira motz gelditzen. Groove, new wave, dub, pop eta rock estiloak nahasten dira beren oinarrizko reggae-esentziarekin

Kultur

PAMPLONA JAZZ BIG BAND MEETS.

PAMPLONA JAZZ BIG BAND MEETS


2020/09/12

Bera / Herriko etxeko plaza
Pamplona Jazz/Iruña Jazz taldea gazteen artean jazz musika sustatzeko asmoz jaio zen, baita, profesional kualifikatuei esker, gazteei musikari gisa hazten laguntzeko ere praktika instrumentaletik abiatuta.

Kultur

ROLAND & LOOP ABESTIAK.

ROLAND & LOOP ABESTIAK


2020/09/12

Olazti / Eskolako frontoia
Rolan Garcés (ROLAN & LOOP ABESTIAK) rock&rollaren mundutik dator, non Iruñeko zenbait taldetako kide izan baita. Egun, berriz, folkaren, countryaren edo bluesaren lurraldean sartu da, euskaraz abestuz.

Kultur

KORRONTZI.

KORRONTZI


2020/09/13

Gares / Plaza Mena
Korrontzi folk taldea (Euskadi, 2004) Agus Barandiaran trikitixa-jotzaileak sortu zuen.