Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Kenkaria ezartzeko prozedura

EKOIZPEN ZINEMATOGRAFIKOETAN ETA IKUS-ENTZUNEZKO LANETAN EGINDAKO INBERTSIOENGATIKO KENKARIA EZARTZEKO PROZEDURA

69/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 7koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez zenbait baldintza eta betekizun garatzen baitira, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 65.1 artikuluan xedatutako kenkaria aplikatzeko, ekoizpen zinematografikoetan eta ikus-entzunezko serieetan egindako inbertsioengatik. (69/2021 Foru Agindua 119/2021, maiatzaren 21an NAOn argitaratu da)

Arautegi honetan erregulatzen dira:

  • Kenkariaren oinarria osatzen duten gastuak.
  • Nafarroako lurraldean egiten diren gastuak zehazteko irizpideak.
  • Nafarroako Gobernuan kulturaren arloan eskumena duen departamentuko zuzendaritza nagusiaren txostenaren edukia eta prozedura. Txostena kenkariaren betekizunak eta baldintzak betetzeari buruzkoa izanen da, zergadunak bere aitorpen likidazioan sortutako kenkaria kontsigna dezan.
  • Inbertsioa egin dela eta aplikatutako kenkariaren gainerako baldintzak betetzen direla justifikatzeko prozedura, kulturaren arloan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuko zuzendaritza nagusian aurkezteko.

Epea, urte osoan zehar irekita dago

TRAMITAZIOA: https://www.navarra.es/es/tramites/on/-/line/deduccion-en-el-impuesto-de-sociedades-por-inversiones-en-producciones-cinematograficas-y-series-audiovisuales