es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Karlismoaren Museoa

Karlismoaren Museoa 2010. urtean inauguratu zen. Nafarroako Gobernuaren kultur azpiegitura da, eta Lizarran (Nafarroa) aurkitzen da, Donejakue bidean bertan. Mugimendu politiko eta sozial horren historia jorratzen du XIX. eta XX. mendeetako testuinguruan. Gainera, bilduma eta jarduerei gehitu behar zaie Museoaren eraikinak duen interesa; Gobernadorearen Jauregia bezala ezagutzen da, XVII. mendearen hasieran eraikia.

Karlismoaren Museoko lehen solairuan aurkitzen den erakusketa iraunkorrean, mugimenduaren historia erakusten da, XIX. mendearen lehen herenean hasi eta Bigarren Errepublikara eta Gerra Zibilera bitartekoa, eta arreta berezia eskaintzen zaie XIX. mendeko gerra karlistei eta mugimenduak mendeen artean izandako bilakaerari. Horrez gain, Karlismoaren Museoan aldi baterako erakusketak eskaintzen dira behe solairuan, mugimenduaren alderdi zehatzak edo mugimenduarekin zerikusia dutenak sakontzeko. Halaber, sotoan kokatzen den erakusketa grafikoari esker, Museoaren egoitza den eraikinaren historia ezagutu daiteke. Museoan, orobat, mugimendu sozial eta politiko horri buruzko liburutegia eta dokumentazio-zentroa aurkitzen dira.

Karlismoaren Museoari buruzko informazio gehiago:

MULTIMEDIA

Karlismoaren Museoa